Aitite eta amamen eguna

•  Bazkarira joan nahi duten herritarrek uztailaren 10ean, astelehena, jaso behar dute sarrera Nafarroan Zentroan; gehienez 400 sarrera banatuko dira.

•  Bazkaria 70 urtetik gorako herritarrentzat izango da.

Aitite-amama zornotzarrek hitzordu garrantzitsua dute uztailaren 25ean Amorebieta-Etxanon. Egun handia Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatu du, Zornotza Hirugarren Adinekoen Elkartearekin batera. Festa egunean ez da ezer faltako: eguna 13:00etan hasiko da,Zelaietan, Udabarri dantza taldearen emanaldiarekin. Bazkaria udal pilotalekuan izango da 14:15etan, etabertaratzekoak direnek ordu erdi lehenago egon beharko dute. Arratsaldean, berriz, segida izango du festak: trikitixa bazkalostean eta dantzaldia 16:00etatik aurrera.

Bazkarirako sarrerak

Bazkarira joan nahi dutenek aldez aurretik sarrera bat eskuratu beharko dute. 400 sarrera jarriko dira herritarren eskura, eta uztailaren 10ean, astelehena, eskuratubeharko dira Nafarroa Zentroan, goizez edo arratsaldez: 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; NANa aurkeztu beharko da. Bazkaria 70 urtetik gorako aititeei eta amamei zuzenduta dago.

Artículo anteriorPARY&TIZA “ gu musika jartzaileak gara, ez gara DJ-ak konsideratzen”
Artículo siguienteEnrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXV. edizioa