EMAKUMEAK ETA DEFENTSA PERTSONALA

Ukabilak elkarteak gogora ekarri nahi du, datorren hilaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen denez, Ixerbekoako polikiroldegian ostegunero eginten dutela emakumeentzako ikastaroa. Defentsa pertsonala lantzen dute. Hau da, emakumea edozelako erasotik ongi ateratzeko trebezia lortzen da ikastaro honetan. Kirola egiteaz gain, kolpeak ematen eta erasotik alde egiteko gaitasuna erakusten zaie. Ukondoak, belaunak, hankak, defensa integrala da. Lurrean izan arren, bertatik alde egiten erakusten zaie ere. Iñaki Calvo Ukabilak taldeko maisuak dioenez, kirol hau ez da bakarrik mutilentzako, andrazkoek ere egin ahal dute. Ostegunero, arratsaldeko 7:45 etatik gaueko 9ak arte irauten du ikastaroak. Momentuz 15 emakume daude eta gehiago egoteko lekua dago, beraz animatu zaitez eta apuntatu.

Artículo anteriorDE PEDRO FOTÓGRAFO Nominado a los Premios Goya de Fotografía
Artículo siguienteLauxeta Ikastola Europan