Lauxeta Ikastola Europan

Lauaxeta Ikastolako ikasleak, European Youth Parliament esperientziaren estatu mailako fasera joango dira

Lauaxeta Ikastolako ikasleak, Euskadi mailan ospatutako ekitaldia gaindituz, Estatu mailako ekitaldira joango dira

Gazteak doguz, bizkaitarrak, prestakuntza handikoak, eleaniztunak eta kosmopolitak eta European Youth Parliament-en estatu mailako ekitaldian parte hartuko dabe. Pausu bat gehiago erakundearen nazioarteko foroan parte hartzeko bidean.
Ikastolako ikasleak Bilbon ospatuko dan estatu mailako ekitaldian parte hartuko dabe, datozan apirilak 25 eta 28an eta beste 20 ikastetxegaz izango dira ekitaldi horretan, Arizmendi ikastola barne.
Batxilergoko 16 eta 17 urtetako ikasleak, Euskadi mailan ospatutako ekitaldia gainditu dabe ingelesez eta 3 minutu ingurutan, europear legediari buruzko gai ezberdinak defendituz (inmigrazioa, energia, barne eta kanpo politika, ekonomia, …) eta beste taldeen argudioak gaindituz.
Taldeak, froga ezberdinak “oso pozik” gainditu ebazan, eta “era erakargarri batetan ikasteko aukera izan dabe, ingelesa aberastu eta gaur eguneko gaietan sakonduz” Eneko Larrea eta Aitor Pagaldai, taldearen koordinatzaile eta ikastolako irakasleen hitzetan.
Estatu mailako ekitaldia ere gaindituz gero, europear mailan ikasten jarraitzeko aukera izango dabe.
Era honetan, ihaz hasitako bide onari ekiten jako, ihazkoa izan bait zan Lauaxeta Ikastola esperientzi honetara aurkeztu zan lehenengo aldia eta europar mailan irabazle suertatu zana baita.

Artículo anteriorEMAKUMEAK ETA DEFENTSA PERTSONALA
Artículo siguienteMás pequeños que el Guggenheim