“EH BILDU GEZURRETAN ARI DA”

Horrela esan dute gaur, behin eta berriz, Udaleko osoko bilkuran bai Andoni Agirrebeitia, alkateak, baita Anartz Gandiaga, Hirigintza zinegotziak ere. Eztabaida sutsua izan da Eroskik Tantortan irekiko duen supermerkatuari buruz.
Eskariak eta galderak hasi direnean, Abel Isasik, Hiriekimena taldeko zinegotziak, herriari galdetzea proposatu du, Hiriekimenak auzokideen iritzia errespetatuko duela esanez. Alkateak berriz, ez diola bere ardurari uko egiten eta hartutako erabakia defendatu du.
Urko Lopez, EH Bildukoak, lanpostu berriak sortuko direla zalantzan jarri ondoren, zenbat denda txikien itxiera ekarriko duen eta honen inguruan ikerketarik egin den galdetu du. Gainera, Arau Subsidiarioak aldatzeak izango duen eragina plazaratu du, etorkizunean merkatal zentru erraldoiak jarri ahal izango direla ziurtatuz.
Andoni Agirrebeitiak «gezurretan ari zela errepikatu dio, Eroskiren supermerkatuaz gain beste bat Bakarrik jarri ahal dala esanez. Gaur egun eta datuen arabera, erosketen % 70a Zornotzatik kanpo egiten dira eta Udalak bertan egitea nahi du. Gainera enpresa pribatu batek auzo batean inbertsoa egitea Udalaren kudeaketa onaren islada dala» adierazi du.
Anartz Gandiaga, Hirigintza zinegotziak, hitza hartu eta berehala “aurpegi handia dekozu Urko”, esan du. Plazaratu duzuen panfletoa gezurrez beteta dago, desinformazioa egin duzue eta izan dugun diskrezio ituna apurtu duzue. Ezin da usteekin lan egin, ez dakit zenbat lanpostu desagertuko direla esanez. Ez da serioa”.
Bizpahiru urte barru jakingo dira Eroskiren etorrerak izango duen eragina, batez ere lanpostu eta denda txikien artean. Onurak eta kalteak. “Gure pronostikoetan kale egiten badugu aitortuko dugu, esan du Urko Lopezek. Alkateak berriz, “zuk iragarritako katastrofea nire gain hartuko dut, horrela gertatuz gero, baina inguruko herrietan gertatu ez dena ez du zergaitik Zornotzan gertatu beharrik, ziur nago erabaki ona hartzen dugula”.
Osoko bilkuraren ostean, Amorebieta-Etxanoko Arau Subsidiarioen Plan-Barruko aldaketa, merkataritzako alde mistoko erabilerei buruzko lan bilera egin da eguerdiko 13:00etan. 30 pertsona inguru bertaratu dira, Alkatea eta zinegotzi batzuez gain.

Artículo anteriorTONTORRA-CUMBRE- SUMMIT !! ALEX TXIKON HANDIA ZARA, ZORIONAK!!!
Artículo siguienteLudoteka Berezia Aste Santuan

1 Comentario

  1. noren ideia izan da bariku baten eguerdiko 13:00etan egitea? ordu honetan oraindik herriko komertzio askok lanean daude eta ezin izan dira bertara joan….

  2. Oso erraza da norberaren soldata arriskuan ez dagoenean horrelako erabakiak hartzea. Baina orain, proposamen bat, eaj-k, bai ala bai, aurrera eramango duen proiektu suntzitzaile honek herriko komertzioetan eragin negatiboa baldin badu (eta zihur negatiboa izango dela) orduan zer? Eskuak burura eramango ditu eta hile amaieran poltsikoak bete? Edo zuen karguak utziko dituzue?
    Herriak hartu beharreko erabaki garrantzitsua da hauxe!

  3. Nire ustez, Eroski ( haundia), ez du herriko komertzioa ( txikia) jan behar. Gaur egun Eroski 3 eroski ditugu herrian, Bat Luis Urrengoetxean beste bat San Miguel kalean eta bestea herri erdian. argi eta garbi gelditzen dena da gure beldurra hori bada, argi dago PROFESIONALAK behar direla herriko komertzioetan. Adibide bi, Alberdi harategia, orain dela hilabete batzuk herri erdian zabalduta. Apostu haundi bat eginez, eta barietatea eskainiz beti ikusten dot denda gendeagaz. Beste bat, Sarasketa Farmazia, goizeko 9:00 gabeko 22:00 arte hori da zerbitzua ematea., merkeena ez inzan arren beti topera. Zergaitik ez, marketing apur bat gehiago eta ideak zabaltzeko eta garatzeko kurtso batzuk dendari elkartetik?. Hori izango zan benetako apustu bat. Profesional modura lan egin eskero eta kalitatezko produktua euki eskero, Eroski jai deko. Anekdota bezala kontatuko dot orain dela urte batzuk gertatutakoa. Herriko denda baten sartu nintzen ezaguna eta betikoa, baina gura nuen artikuloa ez zegoen, kasu honetan erropa bat zan. eta dendariak veste batzuk eskaini zidan. Ez ez ezan nuen ze nire idea zan buruan neukan artikulu hori erostea. Eta eskerrak emanez joan nintzen dendatik ezer erosi barik, handik aste batera dendaria ikusi nuen kalean eta agurtu nuen, aurpegira begitu eta agurrik ere ez zidan egin. Herriko askori gertatzen jakie denda ezagun batera sartu eskero konpromezu hori dekozule ze o zer erosteko eta askok Bilbora joan egiten dira. Han edozein dendan srtu erropak probatu eta zure gustokoa ez bada atetik irteten zara. Horregatik erreflexio bat egin beharko lukete profesionalak ez diren herriko dendariak , dendari profesionalak bihurtzeko.

  4. Erreflexio bat egin beharko leukiela, ados. Baina hortik aurrera…

    Iritzi desberdinak dekoguz.
    1) Ordutegien inguruan: Denda txikiek arazo bat daukate: denek ez daukate pertsonal nahikoa denda ordu horretan danetan zabalik eukiteko. Eroskik egin leike, Sarasketak be langileak dekoz (asko ez, baina badekoz, herri honen modukoetan farmaziek betiko farmazeutikoa baino gehiago euki ahal dere).
    2) Kalitatea orain be badekie denda askok. Baina jende askok poltsikoa daukate begietan. Azken finean, krisian gauz eta jende asko gauza merkeetara doa.
    3) Dendari horren jarrera ez da ona, agurtu ez bazaitu bere problema da, ez zurea. Baina ikaratuta dauz, oso tentso, eta hori agerian dago. Batez be, askok, Dendariak elkarteko lehendakaria traidoretzat daukate. Bileretan be ez dabe parte hartzen, etsita. Euren arazoa da, baina egoera ona ez danan sintoma da.
    4) Denda txikiek Eroskik dituen aukerak euki ezkero beste gauza bat izango zan, baina euren egoera ez da bardina probeedoreakaz, marjenakaz… Ezin doguz konparatu.

    Amaitzeko, pleno hori zakarra izan zala entzun dot, faltoikeriekaz eta harrokeriekaz, Gandiagan diñona (artikulu honetan) oso gitxi izan ei zan Alkateak eta berak esandakoagaz konpareta. Aber, hor zauzienok, edonor izanda, gure botuekaz zauzie, gitxienez formak mantendu!!

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here