Icono del sitio www.amorebieta.com

“EH BILDU GEZURRETAN ARI DA”

Horrela esan dute gaur, behin eta berriz, Udaleko osoko bilkuran bai Andoni Agirrebeitia, alkateak, baita Anartz Gandiaga, Hirigintza zinegotziak ere. Eztabaida sutsua izan da Eroskik Tantortan irekiko duen supermerkatuari buruz.
Eskariak eta galderak hasi direnean, Abel Isasik, Hiriekimena taldeko zinegotziak, herriari galdetzea proposatu du, Hiriekimenak auzokideen iritzia errespetatuko duela esanez. Alkateak berriz, ez diola bere ardurari uko egiten eta hartutako erabakia defendatu du.
Urko Lopez, EH Bildukoak, lanpostu berriak sortuko direla zalantzan jarri ondoren, zenbat denda txikien itxiera ekarriko duen eta honen inguruan ikerketarik egin den galdetu du. Gainera, Arau Subsidiarioak aldatzeak izango duen eragina plazaratu du, etorkizunean merkatal zentru erraldoiak jarri ahal izango direla ziurtatuz.
Andoni Agirrebeitiak «gezurretan ari zela errepikatu dio, Eroskiren supermerkatuaz gain beste bat Bakarrik jarri ahal dala esanez. Gaur egun eta datuen arabera, erosketen % 70a Zornotzatik kanpo egiten dira eta Udalak bertan egitea nahi du. Gainera enpresa pribatu batek auzo batean inbertsoa egitea Udalaren kudeaketa onaren islada dala» adierazi du.
Anartz Gandiaga, Hirigintza zinegotziak, hitza hartu eta berehala “aurpegi handia dekozu Urko”, esan du. Plazaratu duzuen panfletoa gezurrez beteta dago, desinformazioa egin duzue eta izan dugun diskrezio ituna apurtu duzue. Ezin da usteekin lan egin, ez dakit zenbat lanpostu desagertuko direla esanez. Ez da serioa”.
Bizpahiru urte barru jakingo dira Eroskiren etorrerak izango duen eragina, batez ere lanpostu eta denda txikien artean. Onurak eta kalteak. “Gure pronostikoetan kale egiten badugu aitortuko dugu, esan du Urko Lopezek. Alkateak berriz, “zuk iragarritako katastrofea nire gain hartuko dut, horrela gertatuz gero, baina inguruko herrietan gertatu ez dena ez du zergaitik Zornotzan gertatu beharrik, ziur nago erabaki ona hartzen dugula”.
Osoko bilkuraren ostean, Amorebieta-Etxanoko Arau Subsidiarioen Plan-Barruko aldaketa, merkataritzako alde mistoko erabilerei buruzko lan bilera egin da eguerdiko 13:00etan. 30 pertsona inguru bertaratu dira, Alkatea eta zinegotzi batzuez gain.

Salir de la versión móvil