‘Egiturak Bizileku’ erakusketa kolektiboa

● UPV/EHUko Arte Ederretako 12 irakasle artistaren lanak batzen ditu erakusketak, bizi garaikideari buruzko plastikaren inguruko hausnarketa egiten duten obrekin.  

● Azaroaren 8an bisita gidatuak egingo dira erakusketara: 18:00etan euskaraz eta 19:00etan gazteleraz. 

“Egiturak bizileku” erakusketa ikusi ahal izango da Zelaietako Erakusketa Aretoan urriaren 30etik azaroaren 17ra bitartean. UPV/EHUko Arte Ederretako hainbat belaunalditako 12 irakasleren lanak biltzen dira erakusketan, bizi garaikideari buruzko plastikaren inguruko obrekin: pinturak, grabatuak, argazkiak eta eskulturak. Erakusketaren helburua komunitateari lurraldean bizitzeko moduei buruzko kezka piztea da. Kolektiboaren esanetan, “kontzeptu horien inguruan dugun kezka ikusleei hurbildu nahi diegu, hausnarketa kolektiboa planteatzeko eta artea eta arkitektura publiko orokorrari hurbiltzeko”. 

2022an “Habititar-Bizi” erakusketa egin zen, BOSTEKO 2022 deialdiaren barruan. Bertan, Izaskun Alonso Saratxaga, Mikel Garate Aracama eta Jorge Rubio Pinedoprotagonista izan ziren eta Julen Araluce Hernando eta Amparo Lozano Sancha izan ziren komisarioak, guztiak fakultateko irakasleak. Aurten, berriz ere, gai beraren inguruan sakontzen jarraitzeko elkartu dira eta ikerketa honetan beste lankide batzuekin elkartu dira: Xabier Agirre, Marta Barandiaran, Fernando Baceta, Juan Crego, David García, Waldo González eta Fernando Mardones.

Izaskun Alonso Saratxagak eta Amparo Lozano Sanchak, komisario gisa eta erakusketan parte hartu duten artista gisa diote, “inguratzen gaituen arkitekturari eta haren esanahiei buruzko hausnarketa” proposatzen dutela erakusketa honetan, “Eraikuntza eta habitata” izenburupean: “Arkitekturari buruzko gai ugari zabaltzen dira, bai formalki, egiturak, planoak eta eraikinak ezagutaraziz, bai maila sinbolikoan, habitatzeari eta hori egiteko moduei dagokienez. Arkitekturak eraikuntzak erakusten dizkigu, asmamenaz hitz egiten digu, iragana ezagutzeko aukera ematen digu, baina bertako biztanleei buruz ere hitz egiten digu, dimentsio politikoa, ekonomikoa eta soziala gehituz, eta baita gizarte eta ingurumen desorekak gainditzeko konponbideak bilatuz ere, elkarrekiko eta inguratzen gaituen ingurunearekiko harreman-modu berriak eraikiz”.

Bisita gidatuak azaroaren 8an

Erakusketa modu berezian ikusi nahi duenak, azaroaren 8an du horretarako aukera. Izan ere, Izaskun Alonso eta Amparo Lozano komisarioek zuzenduta bisita gidatu bana egingo dute. Euskaraz bisita 18:00etan izango da, Alonsok gidatuta, eta gaztelaniaz 19:00etan, Lozanok gidatuta. Erakusketa modu koordinatuan antolatu da, Barakaldoko eta Sestaoko Udalekin batera.

Artículo anteriorJornada Micológica en Amorebieta
Artículo siguienteEl Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano actualiza los precios públicos un 3%,por debajo de la inflación