“Bosteko23” Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentrora helduko da bihar. Abenduaren 12ra arte “Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak” izenburupean, María Alonso Páez, Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagarenlanak bildu ditu.
Biharkoa izango da azken-aurreko geralekua, erakusketa hurrengo urtarrilean Leioan amaierara helduko da eta.
«Bosteko 23» erakusketa ibiltaria Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Amorebieta-Etxano eta Leioako udalen lankoordinatuari esker egin ahal izan da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.
‘KAOSETIK KOSMOSERA: UNIBERTSOKO PAISAIAK’
Antzinako Greziatik, «caos» terminoa, erakusketaren
izenburuaren hasieran dagoena (‘Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak’), unibertsoaren jatorrizko egoeranzegoen desordenarekin lotzen da, eta, beraz, kosmosasortu aurretik zegoen hutsunearekin; bertan, materiaren eszenaratzeak artikulazio abstraktu eta informala zuen. Hortik abiatuta, unibertsoaren beraren antolamendua konfiguratu zuten askotariko egiturak eta izar-konposizioak sortu ziren, kosmosa finkatzeko. Hasieran hutsunea zen nagusi, baina unibertsoaren bilakaera hasierako nahasmenetik urrunduz joan zen ordenara bideratzeko, hau da, kaosetik kosmoserako igarobidea sortu zen, non elementu bakoitzak bere lekua eskuratu zuen, kausaren eta efektuaren legeari lotutako arrazoibaten pean.
Kaos hori María Alonso Páezen pinturan (Getxo, 1959) sinbolizatuta agertzen da, eta, era berean, entropiarekinlotzen du naturan dagoen desordena- eta nahasmen-maila aztertzean, bai eta termodinamikaren bigarren printzipioarekin ere, sistema bati datxekion nahasmenduan oinarrituta. Jatorrizko kaos horretatik abiatuta, unibertsoak haztapenerantz eta orekarantz jo du, eta faktore horiek sinbolizatzen dituzte Gorka Gondraren lan abstraktu geometrikoek (Mungia, 1978) eta Víctor Arrizabalagaren pieza organikoagoek (Mañaria, 1957), unibertsoan ezkutuan dauden sosegua eta egonkortasuna kokatzea ahalbidetzen duten proposamenen bidez.
Caos-cosmos printzipio biak bereizi ezinak dira; hori dela eta, kontzeptu-premisa horren pean biltzen dira hiruartisten proposamenak. Binomio alterno horren bidezadierazitako unibertsoaren indarrek izar-formak sortzeaeragiten dute, eta, aldi berean, suntsitzea, eta energiarensakabanaketa eta horren ondoriozko irudikapen informal eta kaotikoa sortzen da. Hori, berriz ere, pintore getxotarraren paisaia sideralek bermatzen dute; azkenbatean, kaos berri batean desintegratzen diren sistema ordenatuak dira. Unibertsoaren eraikitze- eta suntsitze-ziklo hori bera sinbolikoki jasotzen da erakusketa-laginhonetan; izan ere, kaosetik ordenara eboluzionatzen da, berriro ere ordenarik gabe geratzeko eta espazioaren ziklohori etengabe berrabiarazteko.
Eremu astronomikoetan zera ulertzen da: orientazioguztietan bideratzen diren gas-emanazio galaktikoakkaotikoak izan ohi dira hasieran; horregatik, María Alonso Páezen margolanak prozesu hori bera erakustendu, eta, aldi berean, forma oro sortzen duen magma bezalaazaltzen da, sistema bat domeinu mota konplexuagobaterantz bultzatzen duen hitzaurrea sortuz. Kaosak aukeraematen du ordena kosmiko berera igarotzeko, eta horimodu adierazgarrian bultzatzen dute Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagaren proposamenek. Autore horienestetika konformazio abstraktu batean oinarritzen da, aldaera geometriko eta organikoetan, hau da, berauosatzen duten sekzioen arteko egitura-sistemez osatutakolengoaia batean.
ARTISTAS
MARÍA ALONSO PÁEZ
María Alonso Páezek (Getxo, 1959) goiz ekin zionibilbide piktorikoari, artisten familiatik zetorrelako, eta gainerako bilakaera profesionalean zehar ere artista jardundu. Formari eta koloreari buruzko hainbat ikerketa eginzituen, eta, azkenean, pintura materikoak eta pigmentunaturalen esponentzial kromatikoekiko loturak garatuzituen luzaroan eta modu iraunkorrean.
Margolaritzaren ezagutzan eta azterketaz aritzeaz gain, autodidakta izan da eta laurogeiko hamarkadaz geroztikmunduko hainbat tokitan bidaiatzeko beharra ase zuen. Bereziki, artistak azpimarratzen du oso garrantzitsuak izan zirela Himalayaren oinetan dauden monasterioetanegindako egonaldiak; Indian, Nepalen eta Butanen egindakoak, hain zuzen. Horrek bere ikuskera artistikoaeta intelektuala aberastu du, eta, beraz, margolanen sorreran islatu da.
Artista getxotarraren serie-kopuru handi batek argudiomitologikoetara garamatza, eta horietako bat kaosarengaian zentratzen da, materiaren jatorri eta sorkuntzademiurgikoa den aldetik, hau da, unibertsoaren beraren jatorria bera, zeinak, bere bilakaeran, geroagoko forma sideralak hezurmamitzen baititu. Haren konposizio primitiboak eta jatorrizkoak, gorputz zeldarioen hedapenaren eta zehaztapenaren hasierako eta ernamuineko erreferente gisa, modu sinbolikoan ulertubehar dira, aplikazio abstraktu baten bidez.
GORKA GONDRA
Gorka Gondrak (Mungia, 1978) Arte Aplikatuetako eta Diseinu Grafikoko ikasketak egin zituen Shillington College-n (New York). Horri esker, ibilbide piktorikobatean kontzentratzeaz gain, aukera izan du diziplinaaskoko diseinatzaile aritzeko; hainbat proiektu egin ditu, eta proiektu horietako batzuek nazioarteko dimentsioa izandute. Izan ere, Estatu Batuetan, Suitzan, Herbehereetan eta Ekialde Ertainean bizi eta lan egin du, besteak beste. Gauregun, Bilbon bizi da.
Bere ibilbide piktorikoa hainbat neurritako formatutan banatuta dago; izan ere, planteatutako konposizioak hartueta gain dimentsionatzea ez da arazo bat, baizik eta errealitate bat, azpian dena eta oztopo handirik gabe artikulatzen dena. Hortik aurrera, bere proposamen abstraktu eta geometrikoetan jarraikitasun formala eta konposiziozkoa izan du.
Bai zuri-beltzaren inguruko proposamen erredukzionistek, jolas antagoniko gisa eta, aldi berean, existentziarako beharrezkoak direnak, bai ikusmen-dibertsitate handiagoko konstanteek, aukera ematen dute izar-gorputzak eratu daitezen hainbat prozesu gertatzeko, unibertsoko fenomeno eta indar latenteei lotutakokromatismoetan oinarrituta. Planteamendu saretsuenak uztartzea edota forma zirkularrak egotea, dena kokatzen da ordenamendu handiago baten barruan. Are gehiago, azken egitura horiek erradianteak diren alternantzia kromatikoak dituzte zenbait lekutan, horiak zein gorriak, espazioko hainbat lekutatik dardara egiten duten argi-sortekin bat.
VÍCTOR ARRIZABALAGA
Víctor Arrizabalagak (Mañaria, 1957) Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatura eskuratu zuen 1980an, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, ondoren, Arte Ederretako doktore-titulua lortu zuen 2015ean, erakundeberean, El coleccionismo de arte en Bizkaia y Álava durante el siglo XX izeneko doktore-tesiari esker.
Ibilbide luzea izan du artistak, bai eta dibertsifikatua ere, formatuei, teknikei eta gaiei dagokienez. Alderdipiktorikoa eskultorikoarekin konbinatzeaz gain, diseinuarekin eta haren alternantzia hibridoekin lotutako eremuetatik igarotzen da, eta horrek ikerketa-aukerak eta -prozesuak zabaltzeko beharra bermatzen du.
Magnitudeei beldurrik izan gabe, tamaina txikiko piezakegiten ditu eskultura publikoen kategoria hartzen dutenproiektuetan, non eskakizun teknikoa kuantitatiboki handitzen den Altzairua da bere lanen osagai nagusietako bat, eta material horren askotariko manipulazio-aukeraketa -aldakortasunak aztertu ditu.
Oraintsuko bere lanean, letrak objektualizatutako zeinu abstraktu gisa erabiltzeko interesa nabarmentzen da, baita idatzizko hizkuntzaren ispiluan begiratzen den eskultura-metahizkuntza bat sortzeko nahia ere. Hizkiak eraikuntza-modulu bihurtzen dira, eta hizkuntzaren adierazpen-aukerei buruz galdetzen duten egitura arkitektonikoak eratzeko balio dute.
Era berean, artistak planoak egituratu eta izurtzeko jolasakegiten ditu, egitura modularren konposizioari mesedeegiten diotenak, eta zeru- eta eguzki-gorputzak simulatzendituzte, argi- eta kroma-inpaktuarekin. Lan abstraktu eta organiko horrek konstante zirkularrak eta eliptikoakdituzten sekzioak sistematizatzea eskatzen du, eta proposamen plastikoen funtsezko marka bihurtzen dira. Horiek guztiek kosmosaren ordena- eta oreka-dinamikairaunkorrak indartzen dituzte, unibertsoa osatzen dutenegituren eta dimentsioen zentzu matematikoanabarmentzen duten sistemak, hain zuzen.as estructuras y las dimensiones que componen el universo.
BOSTEKO 2023