Zornotzan

Kultura

Beñat Ugartetxea, Zornotzan bizi den mallabiarra, Bizkaiko Bertsolarien finalera

Basauriko finalaurrekoa irabazi du Zornotzanbizi den mallabiarrak , eta abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du; giro ederra sortu da bigarren finalaurrekoan.
Ia 400 bertsozale elkartu dira Basauriko Artunduaga kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoan. Giro ederra sortu dute bertsozaleek saioan. Bigarren finalaurrekoko bertsolariak, hurrengoak:
 Aitor Bizkarra Ruiz
 Beñat Ugartetxea Ostolaza
 Imanol Uria Albizuri
 Joseba Artza Zubillaga
 Onintza Enbeita Maguregi
 Xabat Galletebeitia Abaroa Ariketa guztiak egin ostean, Beñat Ugartetxeak lortu du puntu gehien batzea, 508 puntu. Horrela, abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du Mallabiakoak. Besteak puntuazioen zain geratuko dira. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:  Beñat Ugartetxea Ostolaza 508  Onintza Enbeita Maguregi 497  Xabat Galletebeitia Abaroa 495  Imanol Uria Albizuri 474  Joseba Artza Zubillaga 442,5  Aitor Bizkarra Ruiz 420 Gaurkoan gai emaile beharretan Begoñe Olabarria Astobiza ibili da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izan dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea aritu da.
Puntuazioak:
Hamarreko Handia
Zortziko txikia
Hamarreko Txikia
Kartzela
Guztira
Punt-eran
Bakarka B. Ugartetxea 103 108 106 75 116 508 O. Enbeita 107,5 109,5 113 73 94 497 X. Galletebeitia 107 91,5 113,5 75 108 495 I. Uria 97,5 105,5 94,5 71,5 105 474 J. Artza 99 89,5 84 70 100 442,5 A. Bizkarra 90,5 95 89,5 65 80 420
Hurrengo saioak
Hurrengo asteburuan Larrabetzun jokatuko da hirugarren eta azken finalaurrekoa, udal frontoian, 17:30ean. Bertsolariak, hurrengoak:
 Ander Elortegi Garatea
 Etxahun Lekue Etxebarria
 Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
 Julen Erezuma Arzanegi
 Mikel Goiriena Larrazabal
 Miren Amuriza Plaza
Sarreren salmenta:
Sarrerak erosteko bide desberdinak daude:
Alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Finalaurrekoetako eta finaleko sarrerak salgai daude.
Beste alde batetik, saioko egunean bertan txarteldegian erosi ahal izango dira sarrerak. Txarteldegiak 16:00etan zabalduko dira.
Informazio gehiago:
www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa

+ Irakurri

‘VLAD ION’ Danza Contemporánea

Vlad Ion, de practicar Break Dance en el parque Zubiondo a bailar danza contemporánea en el circuito Europeo. El zornotzarra Vlad Ion y Guillem Batlle, bailarines de danza contemporánea, utilizan el humor como herramienta para extender la danza a un

‘EZTANDAP’ Rock Banda

Eta ni begira, Eztandap-en bigarren diskoa da. Beraiekin egon gara diska berriaaren inguruan hitz egiteko eta taldea pixka bat gehiago ezagutzeko. Zornotzako talde bat bezala aurkezten zarete? Eagaz batera, bai. Eako baserri batean egiten ditugu entseguak, eta Zornotzako Zelaietako entsegu

‘CONEXIONES’ Juan Luis Ibarretxe

La elaboración de un documental a nivel internacional ha propiciado el reencuentro de los doctores Juan Luis Ibarretxe y Ben Maxwell. Hace 18 años, este joven doctor norteamericano realizó prácticas junto al pediatra de Amorebieta y hoy en día es