“BAYANDALAI LORD OF THE TAIGA” KULTURA ETA NATURAREN INGURUKO PELIKULA ONERAREN SARIA IRABAZI DU BILBAO MENDI FILM FESTIVAL-EAN

Aner Etxebarriak eta Pablo Vidalek zuzendutato laburmetrai dokumentalak, Bayandalai-ren istorioa kontatzen du. Bayandalai Dukha klaneko elur-oreinen artzaina da Taigan, Mongolian. Old Port Films-ek eta Lara Izagirreren Gariza Films-ek ekoiztutako filmak kultura eta naturaren inguruko pelikula onenaren saria irabazi du Bilbao Mendi Film Festival-ean.

Laburmetraiak bi pase izan ditu jaialdian, izan ere “Mendi 2018ko filmarik irrikatuenak” atalean aukeratua izan zen eta larunbatean bigarren pase bat lortu zuen.

Sari honek “Bayandalai, Lord of the Taiga” filmak egingo duen ibilbideari hasiera ematen dio, orain laburmetraiak nazioarteko hainbat jaialditan parte hartuko du eta, Bayandai eta Dukha jendearen istorioa munduan zehar ezagutzera emanez.

Artículo anteriorEl zornotzarra Inun dedica su nuevo videoclip grabado en Etxano al pastor Eugenio Egileor de Berriatua
Artículo siguienteMERKATU SOLIDARIOA LARREA ESKOLAN