MERKATU SOLIDARIOA LARREA ESKOLAN

Urtero Zornotzan Caritas-eko kideek antolatzen izan dute Jostailu Merkatu Solidarioa abenduan zehar. Aurten beraiei ezinezkoa egin zaie ekintza hau antolatzea eta Larrea Eskolako Guraso Elkartekoek hartu dute erronka.


Este año, la Asociación de Madres y Padres de Larrea Eskola ha asumido el reto de organizar el Mercado Solidario de Juguetes que todos los meses de diciembre se celebra en nuestro municipio.

Abenduaren12 eta 13an herritarrok jostailuak eskolara bertara eraman ahal izan ditugu, bertan sailkatu, antolatu eta prestatu dira eta abenduaren 17 eta 18an, oso prezio onean, Luis Urrengoetxeako Haur Hezkuntzako eraikinean eta 19 eta 20an Larrea Eskola Publikoko jolastokiko aterpeetan jarri dira salgai batutako jostailu, liburu, joku,….

Los días 17 y 18 de diciembre en el centro de Educación Infantil y 19 y 20 en Larrea se ha organizado la venta de todos los juguetes recogidos. La acogida y participación en este proyecto está siendo muy positiva por parte de los/las zornotzarras.

Herritarron erantzuna ezin hobea izaten ari da, guztion solidaritate, elkarlana eta jarrera baikorra adierazten ari garelarik, bai batu diren jostailuen kopuru eta kalitatea ikusita eta baita salmenten arrakastari begira. Hurrengo batean kontatuko dizuegu zenbateko diru kopurua batu den gure herriko Caritas elkartearentzat.

Gure aldetik honelako ekimenetan ahal dugun guztietan parte hartzen jarraituko dugu eta gure Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan jarrita ditugun balio eta helburuak ikasgela barruan eta kanpoan landu ikasle, irakasle eta familia guztiekin batera.

Artículo anterior“BAYANDALAI LORD OF THE TAIGA” KULTURA ETA NATURAREN INGURUKO PELIKULA ONERAREN SARIA IRABAZI DU BILBAO MENDI FILM FESTIVAL-EAN
Artículo siguienteHILERO ZORNOTZAN DICIEMBRE 2018