Zornotzan

Kultura

Badator Umeen Dantzari Eguna!

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere, Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak Umeen Dantzari Eguna antolatu du. Umeek euskal dantzez gozatu eta egun polit bat igarotzeko asmoz. Jaialdia bihar maiatzaren 11an ospatuko da, eta Durangaldeko taldez gain, Bizkaiko beste zenbait taldek ere hartuko dute parte. Egun osoko egitaraua dago antolatuta: goizean, herriko kaleetan zehar kalejira egingo dute taldeek, ondoren, bazkaltzera joango dira, eta arratsaldean izango da ekitaldi nagusia.

+ Irakurri

‘BELATXIKIETAKO ERMITAREN 75. URTEURRENA’ Juan Martin Iriondo Yurrebaso

Hurrengo belaunaldietarako ermita hori non, zer eta zergatik dagoen azaltzeko helburuarekin, 110 lekukok osatutako ikerketa emaitza da ‘75 urte Zazpitxaboletan’. Orain dela 75 urte Zazpitxaboletan ermita egin zen. Bai, gutxi batzuek bakarrik dakite Belatxikietako azpiko zelaiak Zazpitxaboleta izena duela. Izen

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVI. edizioa

Igande honetan, uztailaren 7an, berriro ospatu zen Enrike Renteria pintura lehiaketa. Zornoza Arte eta Kultur Elkarteak antolatuta eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, Enrike Renteria pintura lehiaketa aurten bere bi modalitatetan egin da: Zintzilik. Herriko balkoietan zintzilik ikusgai egongo diren loneta margotuak

Musikaren Europako Egunarekin bat egingo du Amorebieta-Etxanok hainbat kontzertu eta musika-jarduerekin

Musika Bulegoak antolatutako programaren baitan emanaldi eta musika-jarduera desberdinak eskainiko dira ekainaren 19an eta 20an. Ekainaren 21ean Musikaren Europako Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Musika Bulegoak, kultur eragileekin eta erakundeekin batera, musika-jarduerak eta -emanaldiak antolatu ditu Bizkaiko, Gipuzkoako eta