Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Ametx erakunde autonomoaren webguneak .eus domeinuan

Bi webgune ofizialak, Udalarena eta Ametx erakunde autonomoarena, www.amorebieta-etxano.eus eta www.ametx.eus izango dira, hurrenez hurren, hemendik aurrera
.eus domeinuaren ekimenari atxiki zaizkio Amorebieta-Etxanoko Udala eta Ametx erakunde autonomoa eta, horrela, www.amorebieta-etxano.eus eta www.ametx.eus izango dira, hurrenez hurren, erakundeon webguneen helbideak. Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da .eus domeinua. Beraren helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea izaki, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen du, euskararen normalizazioan lagunduko du eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen dio.

Irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatua den PuntuEus Fundazioa da .eus domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakundea.

Aldaketa honek ez die inolako eragozpenik eragingo erabiltzaileei, orain arteko www.amorebieta-etxano.net eta www.ametx.net helbideak sakatuz gero, berdin sartuko baitira erakundeen webgune berrietan

Artículo anteriorBeñat Ugartetxea, “Beti izan naiz plaza gizona”
Artículo siguienteEl Centro Zelaieta expone ‘El Bosque y su esencia’ de Angel Calvete