AMOREBIETA-ETXANOKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, EUSKARALDIA DELA ETA

Amorebieta-Etxanoko udalak babesa eman nahi dio EUSKARALDIAri eta ariketa sozial hori sustatzeko egoki ikusten du adierazpen instituzionala egitea.
Azken hamarkadetan erakunde publikoek eta hainbat erakunde pribatuk ahalegin handia egin dute euskararen normalizazioan. Ahalegin horri esker aurrera egin dugu hainbat arlotan:
 Euskara modernizatu egin da, eta beharrezko diren tresna guztiak garatu ditu gizarte moderno batek dituen beharrizanei erantzuteko.
 Euskaraz ikasteko ereduak (D eta B ereduak) ondo hedatuta daude, eta gure herria da horren adibide garbia. Hori dela eta, euskararen ezagutza inoizkorik handiena dela esan genezake, eta Amorebieta-Etxanon, gaur egun, 34 urtetik beherakoen %83 euskaldunak dira.
 Administrazioan eta zerbitzu publikoetan ere euskararen erabilera gorantz doa, nahiz eta oraindik bide luzea daukagun egiteko.
Aurrerakada nabarmena izan da, baina erronka nagusia erabilera da, eta euskara kalera ateratzea. Hori sustatzeko EUSKARALDIA zabaldu da Euskal Herri guztian, eta lehenengoz Euskal Herriaren eremuko erakunde publiko guztien babesarekin eta euskalgintzako eragile guztiek bat eginda.

DECLARACION INSTITUCIONAL DEL AYUNTAMIENTO DE AMOREBIETA- ETXANO EN RELACION AL EUSKARALDIA
El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano quiere dar su apoyo al EUSKARALDIA y considera adecuado realizar una declaración institucional para promover este ejercicio social.
En las últimas décadas numerosas instituciones públicas y varias instituciones privadas han hecho un gran esfuerzo en la normalización del euskera. Gracias a ese esfuerzo, hemos avanzado en varios ámbitos:
 Se ha modernizado el euskera y ha desarrollado todas las herramientas necesarias para responder a las necesidades de una sociedad moderna.
 Los modelos para aprender en euskera (los modelos D y B) están ampliamente extendidos y claro ejemplo de ello es nuestro pueblo. Por ello, podemos decir que el conocimiento del euskera es mayor que nunca y en Amorebieta- Etxano, a día de hoy, el 83% de los menores de 34 años es vascoparlante.
 El uso del euskera también ha subido en la Administración y en los servicios públicos, a pesar de que todavía queda un largo camino por hacer.
El avance es manifiesto, pero el mayor reto es el uso y que el euskera salga a la calle. Para fomentar esto, se ha difundido el EUSKARALDIA en toda Euskal Herria y por primera vez con el apoyo de todas las instituciones públicas de Euskal Herria y también con el apoyo de todos los agentes que trabajan para impulsar el idioma y la cultura vasca.
1

Amorebieta-Etxanoko Udala Bizkaia
Horiek horrela, Amorebieta-Etxanoko udalak bat egin nahi du ekimen horrekin, eta ahalegina egingo du EUSKARALDIA sustatzeko. Halaber, Amorebieta-Etxanoko herritarrei, euskaraz ulertzeko gaitasuna baldin badute, dei egiten die EUSKARALDIAN parte hartu dezaten, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra AHOBIZI edo BELARRIPREST izateko konpromisoa hartu dezaten.
Siendo esto así, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano se ha sumado a esta iniciativa y procurará impulsar el EUSKARALDIA. Asimismo, llama a los vecinos de Amorebieta-Etxano que sean capaces de entender el euskera, a que participen en el EUSKARALDIA y que se comprometan a ser AHOBIZI o BELARRIPREST desde el 23 de noviembre al 3 de diciembre.
2

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2018

Ir arriba.