Amorebieta-Etxanoko Udalak sare orokorretik Saratsu auzora ura eramateko lanak hasi ditu

• Gaur egun Orobio errekako ur gordina hartzen da eta Saratsuko ur-deposituan kloroa botatzen zaio. Tratamendu hau normalean egokia bada ere, ez da egokia euriteek errekako ura zikintzen dutenean
• Horniketa sare orokorretik egiten bada, banatuko den uraren kalitatea bermatuko da, eguraldia edozein delarik ere.
• Proiektu honetarako 96 mila euro baino gehiagoko inbertsioa egingo da eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak %70ean diruz lagunduko du.

Amorebieta-Etxanoko Udalak sare orokorretik Saratsu auzora ura eramateko hornidura proiektuaren lanak hasi ditu. Gaur egun Orobio errekako ur gordina hartzen da eta Saratsuko ur-deposituan bertan kloroa botatzen zaio. Tratamendu honen ondoren, ura sare orokorrera bideratzen da, eta San Juango Edateko Uren Araztegira doa, eta gero handik herrira.
Saratsu auzoan banatzen den uraren tratamendua, deposituan bertan egiten den dekantazioarekin, egokia da normalean. Hala ere, euriteak daudenean, eraginkortasuna galtzen du, errekako ura zikindu, eta banatzen den urari eragiten dio.
Horregatik, Udalak proiektu hau martxan jarri du eta honi esker Amorebieta-Etxanoko sare orokorretik Saratsura ura banatu ahal izango da, auzoko uraren kalitatea bermatuz, eguraldia edozein delarik ere.
Lanak egiteko hiru hilabete beharko dira. Azelerazio ponpaketa bat jarri da eta honek Berna auzoan banaketa sare orokorreko puntu batetik ura bultzatuko du lehengo hoditeriaren bidez, eta Saratsu auzoko depositua eta auzoa hornitu ahal izango dira San Juango edateko uren araztegian tratatutako urarekin.
Udalak 96.429,74 euroko inbertsioa egin du guztira (BEZ barne), eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Saileko %70eko diru-laguntza jaso du.

Artículo anteriorAbierto el plazo para inscribirse en la 9ª edición de “Zornotzan JAN ALAI”
Artículo siguienteIII Feria de Formación y Empleo el 25 y 26 de marzo