Zornotzan

Kultura

Amorebieta-Etxanoko Udalak gazte eta helduentzako ipuin laburren lehiaketa antolatu du lehen aldiz 

• ‘Amorebieta-Etxanoko I. Ipuin Laburren Lehiaketa’ Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu da, eta helburua da gazte zein helduen artean euskaraz idazteko eta irakurtzeko zaletasuna piztea.

• Lehiaketan parte hartu nahi dutenek apirilaren 8ra arte izango dute lanak entregatzeko aukera.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du aurten, ‘Amorebieta-Etxanoko I. Ipuin Laburren Lehiaketa’ abiaraziz, euskarazko ipuin laburren lehiaketaren lehen edizioa. Lehiaketa gazteei zein helduei dago zuzenduta, eta helburua da gazte eta helduen artean euskaraz idazteko eta irakurtzeko zaletasuna piztea.

Parte hartzeko epea

Horrela, Udalak parte hartzeko gonbitea luzatu die zornotzar interesdunei; azken eguna 2024ko apirilaren 8a izango da. Lehiaketa bi kategoriatan banatzen da: bata 16 eta 22 urte bitarteko idazle gazteei dago zuzendua; eta bestea 23 urtetik gorako helduei. Era berean, oinarrietan adierazten den bezala, gogorarazi du lehiaketara aurkeztutako lanek originalak, argitaratu gabeak eta euskaraz idatziak (batuaz edo bizkaieraz) izan behar dutela; horrez gain, ez dute 3.000 karaktere baino gehiago izan behar, espazioak, izenburua eta antolatzaileek emandako berariazko hasiera barne.

Lanak A4 formatuan aurkeztu behar dira, lerroarte bikoitzarekin eta Arial letra-tipoarekin edo antzekoarekin, 12 tamainakoa gehienez. Gutun-azal itxi batean sartu behar dira, identifikazio pertsonalik gabe, baina zer kategoriatara aurkezten den adierazita; gutun-azal horren barruan, obrarekin batera, gutunazal txikiago bat sartu beharko da, egilearen datuekin: izen-abizenak, telefono-zenbakia, posta elektronikoa eta NANaren kopia. Herritaren Arreta Zerbitzuan entregatu daitezke lanak, Udalean zein Zelaietan; era berean, Udalera era bidali daitezke, posta arruntez.

Epaimahai espezializatua

Euskara Saileko eta Udal Liburutegiko teknikariek osatutako epaimahai espezializatu batek ebaluatuko ditu lanak. Kategoria bakoitzeko irabazleek tokiko produktuen saski bana jasoko dute, eta ipuin onena Udalaren webgunean eta tokiko komunikabideetan argitaratuko da. Sari banaketa ekitaldia 2024ko apirilaren 23an egingo da, Liburuaren Nazioarteko Egunean.

+ Irakurri

‘BELATXIKIETAKO ERMITAREN 75. URTEURRENA’ Juan Martin Iriondo Yurrebaso

Hurrengo belaunaldietarako ermita hori non, zer eta zergatik dagoen azaltzeko helburuarekin, 110 lekukok osatutako ikerketa emaitza da ‘75 urte Zazpitxaboletan’. Orain dela 75 urte Zazpitxaboletan ermita egin zen. Bai, gutxi batzuek bakarrik dakite Belatxikietako azpiko zelaiak Zazpitxaboleta izena duela. Izen

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVI. edizioa

Igande honetan, uztailaren 7an, berriro ospatu zen Enrike Renteria pintura lehiaketa. Zornoza Arte eta Kultur Elkarteak antolatuta eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, Enrike Renteria pintura lehiaketa aurten bere bi modalitatetan egin da: Zintzilik. Herriko balkoietan zintzilik ikusgai egongo diren loneta margotuak

Musikaren Europako Egunarekin bat egingo du Amorebieta-Etxanok hainbat kontzertu eta musika-jarduerekin

Musika Bulegoak antolatutako programaren baitan emanaldi eta musika-jarduera desberdinak eskainiko dira ekainaren 19an eta 20an. Ekainaren 21ean Musikaren Europako Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Musika Bulegoak, kultur eragileekin eta erakundeekin batera, musika-jarduerak eta -emanaldiak antolatu ditu Bizkaiko, Gipuzkoako eta