Zornotzan

Kultura

“20.000 especies de abejas” pelikulak hiru Goya irabazi ditu

Estibaliz Urresolak zuzendari berri onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren Goya sariak irabazi ditu 20.000 especies de abejas filmagatik. Sofia Otero 20.000 especies de abejaseko protagonista eta Berlinaleko interpretazio onenaren Zilarrezko Hartzaren irabazleak (ezin zuen Goyarik irabazi, 16 urtetik beherakoa denez gero) antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria Ane Gabarain pelikulako kideari eman zion.

Lara Izagirre zornotzarrak ekoiztutako pelikula honek izugarrizko bidea egin du orain dela urte bete estrenaldia egin zuenetik.

+ Irakurri

‘Bosteko 2024’ erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon izango da urriaren 15ean

septiembre 17, 2024

“Karratu Beltz Leuna” izeneko erakusketak Leioan hasi du gaur bere ibilbidea eta ondorenAmorebieta-Etxanori emango dio lekukoa, non Zelaieta Zentroan bisitatu ahal izango denazaroaren 3ra arte. Gaur goizean, “Bosteko 2024” erakusketa ibiltariaren edizio berria aurkeztu da Leioan. “Karratu Beltz Leuna” izenburupean,

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera