Zornotzan

Herria

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Zornotzako LHII erakundeak herrian enplegua sustatzeko hitzarmena handitu dute

– Akordio berri honi esker, ekintzailetza profil bat dutenak edo negozio ideia edo proiektu bat dutenak babestu eta orientazioa emateko baliabide gehiago egongo dira.
– Akordioa bi urterako izango da eta 16.200 euro urteko aurrekontua du.
Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Zornotzako LHII erakundeak herrian enplegu politikak sustatzeko sinatuta duten hitzarmena handitu dute.
Zehazki, gaur goizean onartutako akordioan, ekintzailetza profil bat dutenak edo negozio ideia edo proiektu bat dutenak babestu eta orientazioa emateko baliabideak %50 gehiago izango dira.
Udalak 16.200 euro inbertituko ditu arlo honetan. Aurrekontu honi esker, LHko zentroak Amorebieta-Etxanoko herritarren ekintzailetza zerbitzua kudeatuko du. Honen Ekintzailetza Zerbitzua arduratuko da baliabide teknikoak, giza baliabideak eta beharrezko materialak jartzeaz.
Ekonomia eta Enplegua sustatzeko Saileko teknikariek bere aldetik, modu aktiboan lagunduko dute, enplegu eskari eta lan bitartekaritzari buruzko informazioa emanez. Zornotza LHIIri babesa ematen diote, ekintzailetzari babesa eta aholkularitza emateko dauden baliabideak behar bezala kudeatu daitezen.
Hitzarmenak urte biko iraupena izango du eta lau urtera arte luzatu ahal izango da.

+ Irakurri

Ate irekiak eta matrikulazioa Haurreskolan

mayo 23, 2024
Familia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 10era aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, bai online edotaaurrez aurre. • Apirilaren 18an, halaber, ate irekien jardunaldia egingo da instalazioak eta hezkuntza-programa ezagutzeko. Zornotzako Haurreskolak 2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurrakmatrikulatzeko epea irekiko du datorren

Restaurante Propi, la sede social del Zornotza Saskibaloi Taldea

marzo 21, 2024

Lander Urien lleva las riendas del Restaurante Propi desde el pasado mes. Este iurretarra formado en los fogones de los restaurantes Etxebarri, Horma Ondo, Hotel Igeretxe…diseña y prepara los menús diarios. Basados todos en la cocina tradicional, “siempre vamos a

LAS CIGUEÑAS VUELVEN A ANIDAR EN AMOREBIETA

febrero 26, 2024

En Amorebieta hay un gran nido en el lado sur del campanario de la parroquia AndraMari ocupado por una pareja. También han regresado a la antena de Telefónica, donde hace unos años lograron construir su nido, a pesar de que