Amorebieta-Etxanoko Triatloi Taldea

Momentuz lau zornotzar daude taldean (Gontzal, Mikel , Jaione eta Belen) baina gehiago izatea espero dute. Talde honen helburua Zornotzan triatloia sustatzea da eta nahi duten guztiek eurengana hurbiltzeko aukera izango dute.
Kasualitatez topo egin zuten euren artean. Lekeitioko karraspio hondartzan aurkitu ziren lehenengoz triatloi entrenamendu batean eta laurok Iruñeako triatloiera batera joan ziren, abuztuaren 7an.
Hortik aurrera, Zornotzan elkartu eta batzar bat antolatu zuten eta klub-aren sortze prozesu guztia antolatzen hasi ziren. Euren laguna den, Edu, mundu honetan aditua, euren idazkari eta laguntzaile bilakatu da eta bere laguntzarekin EuskalTriatloi Federazioan apuntatuko dira.
8.2 (Copiar)
Zornotzako triatloi taldetik parte hartzera edota astero egiten diren entrenamenduetara joatera animatzen zaituzte. Facebook-eko orrialdearen bitartez eurekin kontaktuan jarri eta zalantza guztiak argituko dizkizuete. Gainera arropa pertsonalizatuak ere aterako dituzte, eurek egindakoak. Nahi duenak erosi ahal izango ditu nahiz eta klubeko kidea ez izan. Diseinu polita lortu dute benetan.

Patrozinatzaileak: Maran kirolak, Ordobike eta Lakuntza soinu tresnak

Artículo anteriorEKIN FIRMA UN CONTRATO DE 40 MILLONES CON ITP
Artículo siguienteHILERO ZORNOTZAN; 25 AÑOS DE INFORMACIÓN LOCAL