Zornotzan

Albisteak

ALEX TXIKON K-2 ESPEDIZIOAN IGLUAK ERAIKITZEN

K2 mendiaren munduko bigarren mendirik altuenaren, Behe Kanpalekuan dira jada; hain zuzen ere, itsasoaren maila ardatz hartuta, 5.000 metrotara. Behin bertara iristeko bide luzea gaindituta, lehen helburua bete dute, baita bigarrena ere, igluak egitea lortu baitute.

Askolen egindako azken prestaketak gauzatu eta Baltistango enbaxadorearekin elkartu ondoren, Alex Txikon alpinista eta bere taldeak K2 mendiko Behe Kanpalekurainoko ibilbideari ekin zioten. Gainera, trebeska egin dute trekkinga Baltoroko Glaziarretik barrena, beraiekin doazen 46 zamalanek asko eskertu duten aldaketa, alegia.

13 eta 19 kilometro inguruko etapen ostean, Trango Dorreak edota Payu Peak inguru magikoez gozatu ahal izan dute, hala ere, izoztutako errekaren gainetik ibili ahal izateak parekorik ez duela azaldu du Txikonek. Bestalde, ibilbidean barrena Khobursetik (3.840 m), Urdukasetik (4.055 m) edota Gore II-tik igaroz (4.285 m), Concordiara iritsi arte (4.595 m) eta horren berezia den Baltoro glaziarra gurutzatu Behe Kanpalekura iritsi arte. Giro onean eta elkarri lagunduz burutu dute lehen helburua den K2ko Behe kanpalekurainoko bidea.

Beraz, martxan da espedizioa Baltoroko 5.000 metrotara kokatutako Behe Kanpalekuan, Gainera, berritasuna dute lantaldean, izan ere, Waldelmar Kowalewski poloniarra ere, taldeko beste bi poloniarrekin batera arituko da Alex Txikonen taldearen baitan, bidelagun gisa.


Igluak, aurrerapauso izugarria

Alpinista bizkaitarraren espedizioak historia egin du berritasun baliagarri bat proposatuz alpinismoaren munduaren baitan, zein eta Ipar Poloan egiten duten atzera, Behe Kanpalekuan ere igluak eraikiz. Bertan lo egin ostean, atsedena eta erosotasuna eskaintzela dutela baieztatu dute, eta ondorioz, baldintza fisikoetan ondorio zuzena dutela ziurtatu ere.

Hona bizkaitarraren hitzak iglu batean igarotako lehen gaua deskribatu aldera: “Janaria
prestatu ohi dugun dendan 13 gradu zero azpiko tenperatura zegoen, eta lo egiteko
erabiltzen ditugun dendetan, 26 gradu azpikoa. Igluaren barnean, berriz, 5 gradu zero
azpiko tenperatura izan dugu eta esan dezaket neguan egindako zortzi espedizioetatik,
Behe Kanpaleku batean igarotako gaurik onena izan da, igluak eskainitako atsedenari
esker. Jantokitik iglura bidean atzamarrak izoztu, eskuak gogortu egiten dira eta haizeak
aurrez jotzen du. Behe Kanpalekuan eraikitako igluetan sartzean, ordea, haizearen oihartzun gogorra desagertu egiten da eta isiltasuna da nagusi”.

Hemendik aurrera. mendi lanari emango diote hasiera, alegia, berau ekipatu eta gainontzeko kanpalekuetara materiala garraiotuz. Lehen bi helburuak beteta, hurrengoari ekiteko prest jardungo du Alex Txikon eta bere taldeak, beraz. Jarrai dezagun, bada, K2 mendiaren barrenean eurekin batera amesten. Zornotzarrok zurekin gaude, Alex!

Amaia Larruzea

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebieta-Etxano presenta la campaña Amorebono 2024

septiembre 9, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la campaña Amorebono 2024, que estará disponible desde el 10 de septiembre hasta el 20 de diciembre. Esta iniciativa tiene como objetivo incentivar el consumo en los comercios locales y ofrecer a los vecinos

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano presenta la edición 2024-2025 de la guía ‘Zornotzan’ con una amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural

septiembre 4, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha lanzado una nueva edición de la guía ‘Zornotzan’. En ella se recoge la amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural disponible para el nuevo curso en el municipio. Esta guía, que se distribuye tanto en