Iñigo Atutxa eta Gorka Lazkanok, Zornotzarrak biak, Bizkaiko gazte mailako txapela jantzi zuten abenduaren 21ean Amorebieta IV pilotalekuan jokatutako finaletan. Erdu Pilotan taldeko bikoteak 22-19 garaitu zuen Zeanuriko bikotea.
Maila polita erakutsi zuten txapelketa osoan zehar, batez ere finalerdietan eta finalean, maila handiko aurkarien aurka jokatu eta irabazi behar izan baitzuten txapela irabazi ahal izateko.
Orain, Euskal Herriko Liga jokatzen ari dira eta sorpresaren bat ematea da beraien helburua goiko postuetan borrokatzen saiatuz. Ez da lan erreza ez, maila handia baitago Euskal Herriko pilotari guztien artean. Hala ere, zaila dena ez da ezinezkoa!
ZORIONAK BIKOTE! SEGI LANEAN!