Ainhoa Salterain Berdintasun zinegotziak Marixelarre Sariak interes elektoralistekin erabili dituela salatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk

Sariak joan den larunbatean, martxoaren 11n, banatu ziren, eta “Berdintasun Batzordean parte hartzen dugun EH Bilduko eta Elkarrekin Podemos-IU-ko zinegotziok ez dugu aukerarik izan inolako ekarpenik egiteko. “Ainhoa Salterainek baztertu egin gaitu, eta Udalarena den ekitaldi bat berea bailitzan erabili du: berak, alde bakarretik, erabaki zuen aitortza nori eman, inolako oinarririk segitu gabe gainera; eta bere izenean igorritako gutun bidez gonbidatu zituen emakume sarituak ekitaldira”.

“Gauzak horrela, Ainhoa Salterain Berdintasun zinegotzi eta EAJren alkategaiak Amorebieta-Etxanoko Marixelarre Sariak asmo elektoralekin eta interes alderdikoiekin erabili dituela salatu nahi dugu. Botoak eskuratzeko ahaleginak egitea zilegia da, baina erabat onartezina da horretarako Udalarenak, hots, zornotzar guztionak diren baliabide publikoak eta ekitaldi instituzionalak erabiltzea.

Halaber, oposizioko taldeok udal ekintzetan parte hartzeko daukagun eskubidea aldarrikatu gura dugu. Oposizioan egon arren, gu ere Amorebieta-Etxanoko herritarren ordezkariak garelako udaletxean”.

Artículo anteriorSuspendido el partido del Amorebieta tras la repentina muerte del directivo Aitor Larruzea
Artículo siguientePaneles informativos en Zelaieta Zentroa sobre las bicipistas