AIMAR MORGAETXEBARRIA, modako pilotaria

2019.urtea ez du erraz ahaztuko momentuan modan dagoen pilotariak,
Aimar Morgaetxebarriak alegia. Zornotzar gazteak (16 urte), zeinak orainarteko
pilota ibilbidea Lagun Onak pilota elkartean egin duen, bere oraindik kirol ibilbide
laburreko hilabeterik goxoenak bizi ditu.
Umetatik izaniko ametsak hurbiltzen ari zaizkiola ikusten ari da Aimar.
Horretarako lan asko egin du eta zailtasunak ere gainditu ditu. Oraindik lan zein
zailtasun ugari aurkituko ditu bidean baina, bere pilotari profesional izateko griña
tarteko, denei aurre egingo diela ematen du.
Lehen pausua emana dauka zornotzarrak, jada BAIKO enpresarekin siñatua
baitu aurre akordioa. Dokumentu horrek mutilari lasaitasuna ematen dio baina
ziurtasun ta patxada are gehiago ematen du bere jokuak, gaitasunak, ahaleginak,
hobetzeko eta lan egiteko griñak,…..

Guzti horren islada urtean zehar lortutako garaiopen eta tituluak dira.
Azken boladan ugari dira etxeratu dituen txapelak. Lehena Zelaietan bertan lortu
zuen Karmen jaietako lehiaketan, ostean Lizarra, Burlata, Zumaia, Iruña eta Iurreta
izan dira zornotzarra sari preziatuarekin ikusi duten pilotalekuak.
Lizarran Hormaetxe lezamarrarekin osatu zuen bikoa eta partidu denak
aixe atera zituzten aurrera. Burlatan, bertako jaietako lehiaketa azkarra Igoa-rekin
irabazi zuen. Zumaia-an Dinastia Etxabe irabazi zuen Gutierrez errioxarrarekin eta
Iruñan Polque lehiaketa entzutetsua Fernandez-ekin. Orainarteko 2019.ko azken
txapela bakarka lortu du Baque lehiaketa irabaziaz eta Bizkaiko gazte mailako
‘manomanista’ handiena dela frogatuaz.
Hurrengo bere helburuak Baque Euskal Kopa, DV-Credit Agricole lehiaketa,
Ogiberri Soroa Oroitaldia lehiaketa eta Lezamako txapelketa dira arlo pribatuan,
ofizialki Bizkaiko Binakako irabazteko ahalegina egingo du bere betiko kluba
(Lagun Onak) ordezkatuaz, ostean euskal liga jomuga izanik.
Lana sobera du aurrerantzean ere Aimar Morgaetxebarriak baina egungo
gazte mailako atzelari hoberenak emango dio itxura guztiari, seguru. Ez dio muzin
egingo lanari ezta entrenamenduei ere eta horrek, noski, emango ditu emaitzak.
Ondo bidean eta zorte pixka batekin pilotari handi baten aurrean gaude!! ZORTE ON AIMAR!!

Artículo anteriorJULEN JIMÉNEZ EN LA GRAN PANTALLA, ESTRENO DEL FILM «EL SILENCIO DE LA CIUDAD BLANCA»
Artículo siguienteAyudas para cambiar la bañera por ducha