Zornotzan

Cultura

Abuztuaren 22tik aurrera, kultura aurrez aurrekoa izango da berriz ere Amorebieta-Etxanon

Hainbat hilabetetan Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura sailak edukiak online eskaini ditu, hala nola kontzertuak, antzerkiak, dantza-ikuskizunak… 46.000 erreprodukzio baino gehiago izan dituzte, eta horietako asko ikusgai daude oraindik ere. Abuztutik aurrera, zornotzarrek antzerkiaz, dantzaz eta zinemaz berriz ere aurrez aurre gozatzeko aukeral izango dute.
Lehen emanaldia abuztuaren 22an izango da, 21: 30ean. Egun horretan Santiago Seguraren Padre no hay más que uno (lehengo filmea-2019) ikusteko aukera egongo da, orain bigarren zatia estreinatu da eta lehenengoa gogoratzeko momentu ona izango da. Izan ere, abuztuaren 30ean Zornotza Aretoan filme berria eskainiko da. Egun horretan Zornotza Aretoa ere lehenengo aldiz zabalduko da zinea eskaintzeko martxoan itxi zenetik.

Abuztuaren 28an, 20: 15ean, antzerkiaren txanda izango da Ganso & Cia konpainiaren eta bere Panoli Kabareta ikuskizunaren eskutik, 40 minutukoa, COVID19aren garairako eta garaian asmatutako kaleko antzerki-ikuskizuna, Gorka Gansok eta Cecilia Paganinik antzeztua. Konpainiaren eszena onenetako batzuen bidez sortutako proposamena. Zirkuko ikuskizunen parodia bat da, umorez beteta, publiko guztientzat eta, bereziki, «pertsonentzat».

Abuztuaren 29an, 19: 30ean, dantzaren txanda izango da, Tio Teronen Semeak taldearen eskutik. Aritz Salamancak zuzendutako Festamentua ikuskizuna taularatuko dute, eta kuadrilla ospetsuak hileta elizkizun batean parte hartu behar izango du. Umorea, dantza eta melodia gogoraerrazak uztartzen dituen ikuskizun originala da.

Ekitaldi guztiak Amorebieta IV frontoian izango dira, edukiera murriztuarekin, eta doakoak izango dira, nahiz eta bertara sartzeko doako sarrera inprimatu edo telefono mugikorrean eraman beharko den. Sarrerak 5 egun lehenagotik eskatu eta deskargatu ahal izango dira emanaldi bakoitzerako, abuztuaren 18an lehen ikuskizunerako, Zornotza Aretoaren webgunean (http://zornotzaaretoa.eus). Gehienez bost sarrera eskatu ahal izango dira. Eserlekuak eskaera-ordenaren arabera esleituko dira, eta eskatzailearen datuak eman beharko dira. Esparrura sartzean, eskuak garbitu beharko dira, eta maskara nahitaez erabili beharko da ikuskizunean zehar ere, momentu oro. Sarreran adierazitako eserlekuak erabili beharko dira segurtasun-tartea mantentzeko antzezpen osoan, jarduera erabat segurua izan dadin.

+ Leer más

ERIKAINBLUE, LA PASIÓN DEL MUNDO MANGA, CONVERTIDO EN OFICIO

10/10/2024

El festival y evento Mangaamore se celebrará del 11 al 13 de octubre en Amorebieta-Etxano, y como cada año, son muchos los aficionados y aficionadas que se acercan hasta allí. Ser pionera nunca ha sido fácil, y mucho menos hoy

Concurso de Cuentos de Amorebieta: 25 años fomentando la creatividad y la imaginación

08/10/2024

La Sociedad Artística Cultural Zornoza ha organizado un año más el Concurso de Cuentos dirigido a escolares de la localidad, que ya va a celebrarse en su edición número 25. Este redondo aniversario nos ofrece una oportunidad única para retroceder

Mangamore llega a Amorebieta el 11, 12 y 13 de octubre

07/10/2024

El próximo fin de semana se celebrará Mangamore 2024, un evento repleto de actividades para los amantes del manga, anime y la cultura japonesa. Entre los eventos destacados, habrá demostraciones de Taiko y Sumi-e, concursos de cosplay y karaoke, un