ZORNOTZA ATZO, 167 argazki zaharren liburua

Enrike Renteria margolariak Zornotzako ehundaka argazki batu zituen eta Bego, bere alabak ohitura horrekin jarraitu zuen. Bere eskura ailegatzen ziren argazki guztien kopiak egin eta gorde egiten zituen. “Argazkari” dendarekin argazki trukeak egiten zituen, kromoak baitlitzan, eta azkenean bilduma ederra jasotzea lortu zuen. Orain, Unai Ingunza Renteria, Begoren seme batek argazkirik ederrenak eta interesgarrienak liburu eder batean batu ditu, ZORNOTZA ATZO.
Unai Ingunza Renteria, disenatzailea eta publizitate arloan aditua da. Etxean hainbat aldiz ikusitako argazkiekin zerbait egin behar zuela eta martxan jarri zen. “Zikloa bukatzea da, aititek hasitakoari amaiera eder bat ematea. Argazki liburua da, opari ederra, gure herriko historia gordetzeko”.
Zornotzako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta EKIN ta IZAR enpresek lagunduta egin da liburua. Guztira 750 ale jarriko dira salmentan 25 eurotan. Zornotzako liburudendetan eta hainbat tabernetan aurkituko duzue.
Argazki guztieetan oina jarri du Unaik, kokapena eta gutxi gora behera urtea jarriz. “Ez naiz historiagilea baina saiatu gara datu konkretoak ematen. Jende askorekin hitz egin dugu, argazkiak erakutsi eta gogoratzen zituzten datuak lortuz. Horrela izen abizenak jartzea lortu dugu hainbat argazkitan, ikaragarria da jendeak duen memoria”, dio Unaik.
Liburuak, esan bezala, 170 argazki inguru ditu, asko ezagunak dira baina beste asko argitaragabekoak. Sailkapena egiterako orduan, lehenengo eraikin sinbolikoak daude, Eleiza, Zubitxea iturria,etabar. Gerra garaia, uholdeak, jaiak, baserriak, zornotzarrak,.. “Liburuari argazki albumaren itxura ematen saiatu gara. Orriak 130 gramokoak dira, formatoa oso egokia da eta uste dot oso polita geratu dela. Opari ederra Gabonetarako”.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2014

Ir arriba.