UMEEN ERREGULAZIO EMOZIONALA

24 (Copiar)

Gaur egun umeen ongizatea gizarte eragile guztiok helburu dugu. Ikerlan asko eta asko dira umeen erregulazio eta autorregulazio emozionalak garapen psikologikoan izan dezakeen eraginak aztertzen dituztenak eta honekin batera arlo kognitiboan, emozionalean zein sozialean izan ditzakeen onurak.
En este contexto de desarrollo global de todos nuestros alumnos y alumnas, hemos visto que la autorregulación de las emociones juega un papel decisivo . Por todo ello, este curso en LARREA ESKOLA participamos en un proyecto de investigación dirigido desde la Facultad de Psicología de la EHU/UPV por el DR. Aitor Aritzeta y su equipo y en el que tomará parte todo el alumnado del centro a partir de los 7 años junto con su profesorado.
Irakasleek zikloka formazioa jaso ostean beraien ikasleekin BIOFEEDBACK teknika landuko dute: banaka eta ordenagailuan software baten bitartez umeen erantzun fisiologikoak erregistratu, emozioen autoebaluazioa egin, entrenamenduaren bitartez (arnasketak,…) erantzunak erregulatzen ikasi, ordenagailurik gabe auto-erregulazioa mantendu eta ikasitakoa orokortu. Guzti hau ikasle bakoitzarekin egingo diren 5 saio laburretan egiten ari gara.
Ekimena bukatzean ondorioak neurtuko ditugu: arreta maila, portaera-jarrera, eta estrés fisiologikoa nagusiki.
Proiektu aintzindari honetan partehartzeak Ikastetxeko bizikidetzan, eskola giroan, berdinen arteko harremanetan eta emozio positiboen garapenean beste aurrerapausu bat izango da gure Ikastetxeko ikaskomunitate osoan.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2017

Ir arriba.