Teknoskopioa

Urtero bezala, Karmengo Ama Ikastetxeak, Zientzia eta Teknologia bultzatu nahirik, talde bat aurkeztu dau Elhuyar Fundazioak sortu dauan TEKNOSKOPIOA txapelketara.
Helburua, ikerketa zientifikoa, berrikuntza eta sormena baloreak gazteen artean suspertzea da.
Aurreko urtean izandako esperientziaren ostean, ikasle eta irakasleen asetasun mailak, bai egindako lanagaz eta baita jasotako sariagaz, animatu egin gaitu berriz ere abentura honetan jarraitzeko.
Aurten, Proiektu zientifikoaren gaia aukeratzeko orduan gure ikastetxeko Elkartasun Proiektuagaz lotu nahi izan dogu. Gehienok jakingo dozuen moduan Gikore (Rwanda-ko herri bat) da gure Elkartasun Proiektuaren gunea eta hareri dagokiozan elikadura arazoei konponbidea emonez urtenbide jasangarri desberdinak proposatu doguz.
Proiektua lantzen genbilzala, hainbat laguntza eta hitz polit izan genduzan: Zornotzako kultur zinegotzia, Durangaldeko CEIDA Ingurugelako arduraduna, Azti, Gaiker eta Neiker enpresak, Hezkuntza Elkarteko kideak… Izandako harremanekaz asko ikasi dogu danok.
Harro gagoz ikasleek egindako lanagaz eta lan guzti horren ondorioz, lortu dogun sariagaitik ere. Teknoskopioko epaileen arabera gurea izan da, beste 75 ikastetxeen artean, PROIEKTU ZIENTIFIKOrik ONENA, Gikoreko egoera aztertu ondoren, bertako Elikaduraren Ziurtasunaren alde egokitu dogun urtenbide jasangarriari esker.
Horren ondorioz ikastetxeko ikasleak ( Maitane Artetxe, Oier Beaskoetxea, Rafa Gomez-Coronado eta Lander Moya) “tablet” bana eta Euskal Herri mailan Zientzia arloan aurrerakoia diren Tecnaliako enpresa batean aste bateko egonaldia egingo dabe. Aukera polita da ikerketa munduan murgiltzeko eta ziur gagoz ikasteko aprobetxatuko dabena.
ZORIONAK Maitane, Oier, Rafa, Lander eta baita proiektu hau bultzatu daben irakasleei Karmele Rekalde, Edurne Oribe eta Jabier Mena eta baita be garapenean lagundu dozuen guztioi.
Eskerrak ematerako orduan ezin doguz ahaztu arestian aipatutakoak eta herriko “ZAS informatika”, “Rufo Kirolak” eta “Goco Tour”.
Aupa Zientzia eta zientzialariak!!!

Artículo anteriorHauteskudneak
Artículo siguienteBideoa Aitor Armada eta Esne Beltza