LAILA PEAK: 5.200 m. C1

Eguraldi ona dala eta, gaur ere gorantza jo dute 5.200 metrotaraino iritsiz. Hau izango da aurrerantzean lehen kanpalekua kokatuko duten kokalekua. Tenperaturak oraindik ez dira guztiz gogorrak, 16 gradu zero azpitik heldu diren arren.

Hilea bukatzear daukagu, ta benetan azkeneko egunak oso aberatsak izan direla. 9 egun behar izan doguz behe kanpamentura heltzeko, agian luze ein jakun, baina Pakistan holakoa da. Karakorum holakoa da, ta noski, negua holakoa da. Gaur Jose ta ni behe kanpamentuan gelditu gara deskantzetan. Izan gara igotzeko baina azkeneko momentuan taldeka erabaki dogu bihar biek igotzea lehen kanpalekura, bertan lo egin ta etzi saiatzea heltzen 2.kanpamenturaino. Bestalde, beste taldekideak, Alvaro, Sebas Alvaro, Juanjo SS ta Ramon Portilla igo dire lehen kanpalekura, eta deposito bat itxi dute bertan,dendakaz,soka,etab….

Jose ta biok egun nahiko lasaia izan dogu, edan, edan eta edan, jan ta egun osoa zutunik. Paseotxuren bat eman eta gero, ointxe arrastiko 5ak direz, egune lainotsua ta nahiko hotz egiten dau. Atzo kanpo basean 20 gradu zero azpitara egon giñen, hau da neguko espedizioa. Bakardadea, baina bakardadean barruan, gauza handiek dagoz. Sokalagunen arteko loturea handia da, taldeko giroa aparta da, ta ez dogu behar besterik. Saiatuten gara gauze gitxigaz aurrera ataraten egoerea, ointxe elurra botaten dau baina gauza gitxi. Datozen ordutarako deskantseu, afaldu ta lotara. Gure denda pertsonalen barruan, gauetan 12-15 gradu zero azpitik marketan digu termometroak, beraz arropak kendu ta lo iteko sakure azkar azkar sartzen gara. Bestela hemen egunak oso oso lasaiak dira, musikea entzun motibazioa gora ekartzeko, irakurri ta solasean taldekideakaz.

Biher goizeko 10-11 bitartean urtetan goaz Jose ta ni lehen kanpalekuraino, bertan lo ein, ta etzi ea bigarren kanpalekura ea heltzen garen.

Besarkada bat!!

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2013

Ir arriba.