KARMENGO AMA ESTATU MAILAKO SOLUZIO BARRIZTATZAILERIK ONENA AURKEZTU ZUEN FLL TXAPELKETAN

Martxoaren 17an, Tarragonako Palau de Congressos-ean, jadanik ezaguna dozuen KARMENGO AMA Ikastetxeko kailego12taldeak, bere lana aurkeztu zuen First Lego League “Seniors solutions” txapelketan, estatuko erkidego desberdinetako beste 33 ekipoen artean.
Esperientzia itzela izan zan. Taldeak, txapela buruan ondo jantzita, txistu eta danbolinaren soinu artean eta ikurrina zabal zabalik egin eban bere aurkezpena.
Goiza benetan arin joan jakun, toki batetik bestera, betebeharrak osotzen, urduritasuna, poza eta beste hainbat emozio kontrolatzeko gaitasun eskasa izanik.
Taldeak, minutu bi eta erdiko hiru txanda izan zituan sortutako errobotak ahalik eta misio gehien osotzeko. Beste alde batetik, ordu erdi bateko epea eskeini eutsien, prestatutako proiektu teknikoa, zientifikoa eta landutako baloreak azaltzeko.
Eguerdian, sari banaketan, oso zehatza dan errekonozimendua jaso gendun. Kailego12 taldeak “Soluzio berriztatzailerik onena” hartu zuen.
Oso pozik eta harro sentitzen gara. Karmengo Ama, Zornotza eta Euskal Herriaren ordezkariak izan ginen txapelketa horretan. Uste dogu leku onean itzi doguzala guztiak.
Anekdota bat!!! Aipamen xelebrea be izan gendun. Kailego12, twiterren bidez aipamen gehien izan zituan taldea izan zan!!!! (horrela komunikatu eben antolatzaileek). Eskerrik asko zuen laguntzagaitik eta agerian itzi dozuen zuen interesagaitik (irakasle, ikasle, familia, sponsor, lagun……)

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2013

Ir arriba.