‘Elkarrekin-Together’ dokumentala emango dute ostiralean

Ostiral honetan ikusi ahal izango da Zornotza Aretoan, dohako emanaldian. Zornotzako Gure Esku dagok antolatuta Elkarrekin-Together dokumentala emango dute ostiralean [martxoak 16], 20:15etan, Zornotza aretoan.

Euskal arkeologo espedizio batek AEBtako irla huts batera egindako bidaia kontatzen du dokumentalak.

Ehun minututan euskal baleazaleen eta bertako indigenen arteko harremanak nolakoak izan ziren azaltzen du ikus-entzunekoak, helburu jakin bategaz: beste mundu bat –elkarbizitzarena, ez zapaltzearena– posible izan zela aurkitzen baduta, beste mundu bat posible dela frogatuko dute.

Proiekzioaren ostean, gainera, filmeaz mintzatzeko aukera egongo da Gure Esku Dago mugimenduaren erreferente eta proiektuaren ekoizle eta sustatzaile izan den Anjel Oiarbidegaz.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2018

Ir arriba.