DANTZARI EGUNA

Irakurle agurgarriok:
Udabarriko dantzariak Umeen Euskal Jaia edo Dantzari Eguna antolatzeko asmoagaz gabilz. Urteak dira Zornotzan ez dogula holakorik antolatzen eta ohitura polit hori berreskuratu gura dogu. Ume eta gazteek dantzaz gozatzeko beste egun bat izan dagien. Inguruko herrietako dantza taldeak gonbidatuz eta alkarregaz euskal kulturaren alde behar eginaz.
Holako tamainako proiektu batek behar asko dakar atzetik eta horregaitik zuengana zuzenduten gara. Laguntzeko hainbat modu dagoz: umeak etxeetara bazkaltzera eroanez, begirale edo antolakuntza lanetan parte hartuz, etab.
Laguntzeko prest egotekotan deitu 679625007 telefono zenbakira edo pasatu zaitez Ixerbekoa z/g-tik, polikiroldegi azpian, martitzenetan gabeko 20’00etatik 21’00etara.
Guztion alkarlanagaz Zornotzan bagilaren erdialdean Umeen Euskal Jai bat posible izango dalakoan agurtzen gara.
Eskerrik asko aldez aurretik,

UDABARRI Euskal Dantzari Taldea
Ixerbekoa z/g, polikiroldegi azpian
48340 Zornotza (Bizkaia)
T: 679 625 007
W: www.udabarridantzataldea.tk

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2013

Ir arriba.