ZORNOTZA MENDI TALDEA

Z.M.T-ak aurrera jarraitzen du, bazkide eta federatu txartelak martxan ipini da gero, urte hasieran egutegiari ekin zion. Otsaila eta martxoa bitartean eginiko irteerak hauek izan ziren, Zigor Iturrietarekin entrenamendua eta Bakeira–Beret-era eski irteera.

Otsailaren 24-an Zigor Iturrietarekin gelditu ginen menditik korrika egiteko. Plana Otxandiotik-Zornotzara mendiz mendi egitea zen.Otxandion hasi, Urkiolara igon, Mañarire bajatu, Mugarrekolanda igon eta handik Aramotz-eko parajietatik Zornotzara. Aurreko aste guztia eguraldi txarra egin zuen eta Igande goizerako txarra eta edurra emonda zegoen. Hau ikusita irteera bertan bera geratu zen, Otxandiora joan beharrean Zigor-ekin Zornotzan geratu ginen eta entrenamendua bertan egin, Belatxikitako inguruetatik. Igande edurtxua irten zen, ala ta guztiz 15 pertsona elkartu ziren. Ordu biko txango polit bat egin zuten eta igande goiza era kiroltsuan amaitu zuten. Eskerrik asko Zigor!!!!!!

Martxoaren 2-3an Bakereira-Beret-era egin zuen ZMT-ak irteera. Gehienak eskiatzeko planarekin joan ginen baia trekking edo raketekin ibilteko txangoa aukeratu zuten beste batzuk. Aurreko asteetan autobuserako zerrenda betetzen joan zen eta azken astean autobusa konpleto geratu zen, azkenean 55 pertsona joan ginen asteburu eder bat edurretan igarotzera. Asteburu guztirako plana zen, ostiral arratsaldean Zornotzatik urten, Salardu izeneko herri baten ostatu hartu, egun bi eskiatzen edo trekking egiten eta igande arratsaldean Zornotzara bueltatu. Asteburu oso ona urten zen, edurra zenbat gure zegoen eta dena primeran irten zen.

ZMT-ko arduradunak oso pozik geratu ginen jendeak asko lagundu zuelako, eskerrikasko!!! Hurrengo urtean errepikatuko den irteera izango da.

ZMT-ko hurrengo irteerak edo ekintzak:

Apirilak 14: Euskal Herriko Zeharkaldia (2. etapa).Balmaseda-Espalda Seca-Sodupe

Apirilak 9: Ikastaroa: Autobabesa teorikoa1.zatia

Apirilak 11 Ikastaroa: Autobabesa teorikoa 2.zatia

Apirilak 20 Ikastaroa: Autobabesa parktikoa

Apirilak 27-28 Eskalada ikastaroa (Untzillatz)

Artículo anteriorDANTZARI EGUNA
Artículo siguienteZAPARRADA BATUKADA