BARNETEGIAK 25 URTE BETE DITU

Zornotzako Barnetegiak 25 urte betetzen ditu aurten eta hori ospatzeko ekintza ezberdinak burutuko dira urtean zehar; hala ere, ekitaldi nagusia gaur, ekainaren 1ean, Barnetegian bertan burutu dugu.

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasi da eta euskara, kultura eta politika arloko pertsona ezagunak izan dira bertan.

Barnetegiko atarian Mikel Etxebarriak, barnetegia kudeatzen duen Aurten Bai Fundazioko presidenteak, gonbidatuak hartu ditu. Hauen artean, besteak beste, Bingen Zupiria Kultura Sailburua, Jokin Azkue, HABEko zuzendaria, eta Andoni Agirrebeitia, Amorebieta-Etxanoko alkatea.

Aurreskuaren ondoren gonbidatuak Barnetegiko aretoan bildu dira Xabier Euzkitzek zuzendu duen ekitaldira, Joxan Goikoetxea eta Josune Marin musikariak lagun izan dituela.

Bertan, Euzkitzek, Goikoetxeak eta Marinek eskainitako abestiez gain, hitzaldietarako tartea ere izan dugu.

Mikel Etxebarriak, Aurten Bai Fundazioko Lehendakariak, hitza hartu du eta Zornotzako Barnetegiak euskararen irakaskuntzan kalitatezko zerbitzua eskaintzen jarraitzeko duen nahia azpimarratu du, baita Zornotzako Barnetegiak 24 orduz euskaraz bizitzeko ematen duen aukeraren balio erantsia ere.

Artículo anterior500 ATENDIDAS EN LA OFICINA DE EMPLEO
Artículo siguienteEL HOSPITAL GALDAKAO-USANSOLO SERVIRÁ A SUS PACIENTES UN MENÚ DISEÑADO POR EL COCINERO ENEKO ATXA