Datorren asteartean, urtarrilaren 30ean, BAKEA eta BORTIZKERI GABEKO ESKOLA-EGUNA ospatuko da El Carmelo ikastetxeak bultzatuts. “Urtero egiten dugun bezala, egun hori Save The Children erakundearen aldeko LASTERKETA SOLIDARIO bat egiteko aprobetxatzen dugu”.
Ikastetxeko lehen- eta bigarren-hezkuntza eta batxilergoko ikasleak parte hartuko dute bertan (haur hezkuntzakoak ibiltzen joango dira zuzenean Zelaietara andereño eta batxilergoko ikasleekaz). “Zuriz jantzita herriko kaleetatik 1-2 km-ko lasterketa egingo dugu eta herriko plazan, Zelaietan bukatuko dugu”. Bertan, hitzaldi eta otoitz laburrak irakurri ostean puxika zuriak askatuko dituzte ekitaldiari amaiera emateko.
IRTEERA 10:40 Ikastetxeko sarrera-aldapatik – Kalbario plaza – Karmen kalea – Luis Urrengoetxea kalea – Ixer kalea – San Pedro kalea – Zelaieta plaza 11:00 AMAIERA.
Ikasleek lasterketa egiteko kamiseta zuria eramango dute eta bertan Save the Childreneko pegatina itsatsiko dute.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik!