ae IGERIKETA TALDEA DENBORALDI ARRAKASTATSUA EGITEN ARI DA

Hasteko taldea etengabe doa haunditzen, aurten, 142 igerilari, Mikel Zabala entrenatzailea, eta beste 3 monitore dagoz kontratatuta eta horrez gain musu truk jarduten dan masajista (Edu Lakuntza taldeko Lehendakaria). Arratsaldero 70-80 igerilari bitartean pasatzen dira Larreatik entrenatzen.

Neguko master txapelketa. Otsailaren 2tik 5era, Mallorcan espainiako Master (20 urtetik gorakoak) txapelketa izan zan. Aurten joan gara lehenengoz, 7 igerilarirekin. Emaitza garrantzizkoenak neskak lortu ebiezan, Nekane de La Herak 5 domina, euretako 1 urrezkoa. Nerea Fernandezek brontzezko domina bat, eta Leire San Nikolasek 5º postu bat emaitza onena. Aipatzekoa, hirurak direla taldeko gazteenakaz monitore, euren kirol maila eta esperientzia handiagaz, asko deukie erakusteko.

IMG_1051 (Copiar)
Neguko bizkaiko txapelketa otsailak 18 eta 19an izan ziren Galdakaon. 27 igerilari sailkatu ziren bertan parte hartzeko, inoiz baino gehiago. 47 domina lortu ziren, bakarka zein errelebotan guztira, euretatik 17 urrezkoak. Erreleboez gain, 5 igerilari izan ziren Bizkaiko txapeldun frogaren baten edo hainbatetan. Nabarmentzekoak, Saioa Amorrosta eta Araitz Zuntzunegi bakoitzak 4 urre lortuta infantiletan, Nekane De La Hera absolutu mailako 2 urrerekin, Elene Gutierrez junior mailako 2 urrerekin, eta Iker Ramirez, infantiletan 2 urrerekin. Gainerako urreak erreleboetan lortu ziren. Lehiaketa osoa kontutan izanda, neskatan, 2º postua lortu eban taldeak, inoizko emaitzarik onena lortuta.

Euskal Herriko neguko txapelketak. Junior eta absolutu mailetan, ez joatea erabaki gendun, Bizkaiko taldekako kopa ahalik eta ondoen prestatu ahal izateko, eta infantilera bai, 4 igerilarirekin joan ginen Irunera. Eta 3 domina ekarri etxera, euretariko 1 urrezkoa. Araitz Zuntzunegi 100 metro libretan Euskal Herriko txapeldun izendatu zan.

Kopako asteburua baino bi aste lehenago, martxoak 17tik 19ra Lekeitiora joan ginen federatu guztiak, entrenatzaile eta masajistarekin. 36 ordutan 4 entrenamendu gogor egin, eta talde dinamikak landu ziren Lekeitioko Trinkete aterpetxe eta igerilekuan Kopan parte hartuko ebien igerilarien postuak definituz eta prestakuntza muturrera eroanez.
10 (Copiar)

Bizkaiko taldekako kopa, urteko lehiaketa bakarra da, igerilari bakoitzaren jardunak taldearentzako puntuak lortzeko helburu bakarra dauana. Bizkaiko 8 talde sailkatzen dira bertan parte hartzeko , eta talde bakoitzak 3 igerilari aurkeztu behar dauz froga bakoitzean, ia zeinek egin denbora hobeak eta puntu gehiago batu taldearentzako. Bukaeran, igerilari guztiek lortutako puntuak batu eta sailkapena egiten da, eta apirilaren 1 eta 2an, Larreako igerilekuan egin zan asteburu osoko lehiaketaren ostean, ikaragarrizko asteburu on eta polit baten ondotik, Bizkaiko Txapeldunak gara nesketan Getxoren aurretik. Aurreko urtean 3º sailkatu ginen. Eta mutilak, aurten lehenengoz sailkatu diran bertan parte hartu ahal izateko, eta azken postua ekiditea lortu ebien 7º izanik.

Neguko denboraldia bukatutzat emonda, eta udakoa prestatzen hasteko puntuan, inoz lortu ez doguna lortu dogu gainera, udako espainiako txapelketetarako 3 igerilari sailkatuta izatea aldez aurretik, negutik. Natalia Redondo alebinak, 100 metro bularrean 1’19.96 eginda, Saioa Amorrosta infantilak 100 metro tximeletan 1’07.25 eta Araitz Zuntzunegi infantilak, 50 metro libretan 28.38 eta 100 metro libretan 1’00.47 eginda. Uztailean Malaga eta Bartzelonan ospatuko diren txapelketetan izango gara Amorebieta-Etxanoko izena defendatzen.

Artículo anteriorArranca la consulta popular del 7 de mayo
Artículo siguienteZORNOTZA TXAKURKROS TALDEA