Zornotzan

Noticias

‘Zure mugikorrak ezkutatzen duena’ kontzientziazio-erakusketa ikusgai izango da Zelaieta Zentroan

–  Iván Benítez argazkilari eta kazetariak Kongoko Errepublika Demokratikoan dauden Rubayako meatzean hartutako argazkiek osatzen dute erakusketa eta ALBOAN elkartearen ‘Gatazkarik Gabeko Teknologia’ kanpainaren barruan kokatzen da.

–  Erakusketarekin batera, erabiltzen ez diren mugikorrak jasotzeko gune bat jarriko da Zelaieta Zentroan. Bertan jasotzen diren mugikorrak salmenta edo berrerabilerara bideratuko dira, erakusketak salatzen duen egoera desagerrarazten laguntzeko.

Datorren azaroaren 14tik abenduaren 2ra, Zelaieta Zentroko lehen solairuan ‘Zure mugikorrak ezkutatzen duena’ erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa honek kontzientziazioa du oinarri. Izan ere, Ivan Benitez argazkilari eta kazetariak Kongoko Errepublika Demokratikoan dauden Rubayako meatzean hartutako argazkiek osatzen dute erakusketa eta, nolabait, bertan bizi den egoera salatu eta horren inguruko kontzientziazioa piztea du helburu.

Erakusketa hori, ALBOAN elkartearen ‘Gatazkarik Gabeko Teknologia’ kanpainaren barruan kokatzen da. Azken honen bitartez, baliabide naturalen kontrolaren eta ustiaketaren, giza-eskubideen urraketaren, ingurumenaren suntsiketaren eta egunero erabiltzen dugun teknologiaren artean dagoen harremana ikusarazi eta gizarteratu nahi da. Izan ere, egun Kolonbian edo Kongon jasaten duten indarkeria, esaterako, estuki lotuta dago gure kontsumo ereduarekin, eta lotura hori, hain zuzen, urrea da.

Kasu honetan, urrea gure mugikorrak fabrikatzeko erabiltzen den materiala da eta aipatu behar da herrialde hauetan, urre ekoizpenaren %80 legez kanpokoa edo arautu gabea dela eta horrek indarkeriaren bideak errazten dituela. Horregatik urrea gatazka mineral bezala izendatzen du ALBOAN elkarteak, indarkeria hori areagotzen laguntzen duelako.

Mugikorrak uzteko gunea Zelaieta Zentroan

Hori horrela izanik, erakusketa zein kanpaina honen helburu nagusia da indarkeria hori desagerrarazten laguntzea, horretarako, herritarrak kontzientziatuz.

Bide horretan, erakusketarekin batera, erabiltzen ez diren mugikorrak jasotzeko gunea jarriko da Zelaieta Zentroan. Izan ere, mugikorrak birziklatzeari eta berrerabiltzeari esker, mineral gutxiago erauzi behar dira Kongoko ekialdean.

Ekintza, beraz, erabiltzen ez diren mugikorrak jasotzean datza, hiru helbururekin:

  1. Ekintza humanitarioak: mugikorrak birziklatuz lortutako diruarekin, garapen-arloko proiektu humanitarioak egitea Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean.
  2. Ingurumenaren zaintza: erabiltzen ez diren mugikorrak bilduta eta kutsatzen ez duen modu batean erabiliz (berrerabili eta birziklatu).
  3. Kontsumo arduratsua: mugikorren bizitza erabilgarria luzatuta, eta, beraz, mugikorrak fabrikatzeak duen ingurumen-inpaktua arrazionalizatuta.

Kanpainaren inguruko informazio gehigarria ikusgai hemen:

+ Leer más

Jornada de participación ciudadana sobre el Plan de Acción en materia de ruido, el 3 de octubre

02/10/2024

La jornada se llevará a cabo a las 18:00 horas, en el salón Etxano del Ayuntamiento de la mano de representantes de Tecnalia, quienes ofrecerán una charla explicativa donde detallarán el trabajo realizado hasta la fecha y expondrán las medidas

Curso de primeros auxilios, el 16 y 23 de octubre, en Amorebieta-Etxano

01/10/2024

Bajo el lema “Tus manos salvan vidas”, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano, en colaboración con el Centro de Salud local, ha organizado un curso básico sobre primeros auxilios que consta de dos sesiones sobre Reanimación Cardiopulmonar (RCP) y uso del Desfibrilador

Amorebieta-Etxano presenta su primera Semana de la Cooperación

01/10/2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado hoy en rueda de prensa la Semana de la Cooperación de Amorebieta-Etxano, una iniciativa que se celebrará por primera vez en el municipio del 1 al 6 de octubre. Esta semana tiene como propósito