XVIII. Bertsoderbia, Athleticen eta Realaren artekoa, Amorebieta-Etxanon jokatuko da

•  Athletic eta Realaren arteko futbol derbyaren egun berean jokatuko da, otsailaren 20an, eguerdiko 12:30etan. Gonbidapenak eskuratzeko: wwww.sarrerakzornotzaaretoa.com

•  Zuri-gorrien taldea, Angel Mari Peñagarikanok, Jone Uriak eta Aitor Etxebarriazarragak osatuko dute; txuri-urdinen taldea, Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok eta Amets Arzallusek

Bertsoderbiaren XVIII. edizioa Amorebieta-Etxanon jokatuko da aurten, Athleticen eta Realaren arteko futbol derbyaren egun berean: otsailaren 20an, igandea, eguerdiko 12:30an, Zornotza Aretoan. Athletic Club Fundazioak eta Real Sociedad Fundazioak antolatutako ekimenak, Amorebieta-Etxanoko Udalaren elkarlana izan du aurten; hala, bertsolaritzaren festaz gozatu nahi duten zornotzarrek dohainik eskuratu ahal izango dituzte gonbidapenak www.sarrerakzornotzaaretoa.comwebgunean. 

Hiru bertsolari ariko dira talde bakoitzarekin: zuri-gorrien alde Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria eta Aitor Etxebarriazarraga ariko dira; txuri-urdinekin berriz, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Euskal derbyaren inguruko gai ezberdinen inguruan ariko dira bertsolariak, bat-bateko saioan; umorea eta adiskidetasuna uztartuko dituzte artearekin eta lehiarekin. Antolatzaileek gogoratu nahi dute bertsolaritza euskal ahozko tradizioaren funtsezko zutabea dela, «euskararen idatzizko edozein adierazpen baino askoz lehenagokoa». Gai jartzaile lanetan Zornotzako Bertso Eskola Eta Abar ariko da.

Giro ona eta euskal kultura sustatzea, helburu

Athleticen eta Realaren arteko Bertsoderbia 2012tik jokatzen da, futbol partidaren aurretik, kultura-ekitaldi gisa. Helburu nagusia da giro oneko lehia sustatzea, euskal kirolaren eta kulturaren arteko norgehiagoka alde batera utzita: hau da, elkarbizitzaren alde egitea.

Artículo anteriorIZAR: NOUVEAUX DÉFIS, NOUVEAUX ILLUSIONS
Artículo siguienteYa está disponible el carnet de la SDA