Zornotzan 32 urte

Albisteak

URKO IZAGIRRE BOLO TXAPELDUNA

Urko Izagirre, San Migueleko mutilak, Txapelketa komarkala irabazi du aurten. Larunbatean San Bartolomeko bolatokian 63 puntu egin zituen txapela irabaziz. Taldeka San Miguelek irabazi du txapelketa. Bizkaiko txapelduna berriz Iñaki Izurza da eta bikoteka Pedro Luis Uribarri «Urtain» eta Jose Luis Arregi «Txakalin».

+ Irakurri

‘ARGENTINA’ Irati Lezama

Iratik beti izan du argi psikologa izan nahi zuela. Horregatik, karrera Deustun eta Masterra Donostian egin ondoren, Buenos Airesera itzultzea erabaki zuen (aurretik han ikasten aritu baitzen), lanera eta batez ere bere formakuntza aberastera. Pozik etorri zen Erasmuseko hilabeteetan Argentinan

‘EZTANDAP’ Rock Banda

Eta ni begira, Eztandap-en bigarren diskoa da. Beraiekin egon gara diska berriaaren inguruan hitz egiteko eta taldea pixka bat gehiago ezagutzeko. Zornotzako talde bat bezala aurkezten zarete? Eagaz batera, bai. Eako baserri batean egiten ditugu entseguak, eta Zornotzako Zelaietako entsegu

MAREAMORE NFK

Zornotzako Nesken Futbol Kluba Mareamore NFK Zornotzako eta inguruko kadete mailako (14-18 urte) neska futbol jokalarientzako sortu den kluba da. Oraindik harritzen gaitu gurea bezalakoa den herri batean neskentzako futbol talderik ez egotea; edo behintzat nesken futbolari jarraikortasuna ematen dion