Gaur irten da beste autobus bat Zornotzatik, 500 pakete baino gehiago daramatzalarik. Alex Txikon, Matia Fundazioa eta Jon Ander autobus enpresak indarrak batu eta Poloniara abiatu dira. Aurretik 2.800 kilometro baino gehiago dituzte, ordu asko dira, baina oso pozik doaz, adierazi dutenez. Bueltan errefuxiatuak ekarriko dituzte, Eusko Jaurlaritzarekin adostuta. Barikuan Goco Tour enpresako beste autobus bat joan zen eta gaur gauean ailegatuko dira mugara.