Sociedad Artístico Cultural «Zornoza»-ren XIX Ipuin Lehiaketa

Pasa den abenduaren 20-an urtero Zornotzako SACZ «La Coral» elkarteak antolatutako ipuin lehiaketaren sariak banandu ziran.
Ipuin leihaketak bere 19. edizioa betetzen dau eta Zornotzako ikastetetxe ezberdinetan ikasten daben gazteei zuzenduta dago.
Lehiaketa, ikasleen adinaren arabera, maila ezberdinetan banatzen da eta modu horretan 3 maila ezberdin bereizten dira:

Haurrak: 10 urte artekoak.
Gaztetxoak: 11 eta 14 bitartekoak.
Gazteak: 15 eta 18 urte bitartekoak.

Maila guztietan parte hartzaileak lanak hasiera berdinari helduta luzeera ezbedineko gai librean idatzitako historioak aurkeztu behar dute.
Urte honetan SACZ-k proposatutako hasiera hau izan da: «Urduri, ezinegonak jota nago. Taup-taup-taup daukat bihotza, sutan dagoela dirudi…»

Guztira 280 lan aurkeztu dira eta sarituak erabakitzeko SACZ-k Zornotzako Euskaltegiko irakasleak osaturiko epahimaiaren laguntza ezinhobea izan dau.

Sari banaketan haur eta gazte ugari batu ziran eta saridunak euren lanen zatitxo bat irakurri zuten.

Saridunak hauexek izan dira:

10 urterarte mailan
1. saria: UNAX GONZALEZ FLORES
Lana: “Sentimendu galduak”
Andramari Ikastola

2. saria: MAITE SILVA GELOZAGA
Lana “Lepoko bitxia”
Karmelo ikastetxea

11-14 urterarte mailan
1. saria: AINHOA BARRENETXEA FERRERA
Lana: “Lehoia maiteminduta”
IES Urritxe BHI institutua

2. saria: MARIA ZARRABEITIA MENDEZ
Lana: “Irati”
Lauaxeta Ikastola

15-18 urterarte mailan
1. saria: JUNE SILVA LARREA
Lana: “Nire txanda heldu da”
Lauaxeta ikastola

2. saria: LEIRE PAYRÓS MACHADO
Lana : Urriak 31
El Karmelo Ikastetxea

Artículo anteriorJon Aurtenetxe se marcha a la liga australiana
Artículo siguientePilota Gabonetan