Zornotzan

Kultura

Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren 18. edizioaren deialdia zabalik da

•  Bekaren helburu nagusia da euskal literaturaren arloan azterketa eta ikerketa lanak sustatzea.

•  Hautatutako ikerketa-proiektuak 12.000 euroko beka jasoko du, eta egileak urtebeteko epea izango du lana burutzeko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak iragarri du Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren 18. ediziorako deialdia zabalik dela. Ekimen honen helburua nagusia da euskal literaturaren arloan azterketa eta ikerketa lanak sustatzea. Era berean, izenak berak adierazten duen bezala, beka honek Santiago Onaindia Baseta euskal idazlea eta Ohorezko Euskaltzaina omentzea ere badu helburu. Euskal idazleak lan ugari argitaratu zituen, eta euskararen aldeko itzulketa eta biltzaile lanak ere egin zituen.

Baldintzak

Beka jaso ahal izango dute banaka nahiz taldean aurkeztutako proiektuek. Taldean aurkeztuz gero, proiektuaren arduradun bat izendatu beharko da. Eskabideak jasotzeko epea 2023ko azaroaren 24an amaituko da, 14:00etan. Era berean, euskal literaturaren arloan proposatutako ikerlanek originalak eta lehenago argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz aurkeztu beharko dira. Hautatutako proiektuak 12.000 euroko beka jasoko du.

Lana egiteko gehieneko epea urtebetekoa izango da, beka esleitu eta onartzen denetik kontatzen hasita. Bekaren zenbatekoa 12.000 €-koa izango da, eta honela egingo daordainketa:

– Zenbatekoaren % 40beka esleitzean, hautatutako egileak onartu ondoren.
– % 30 sei hilabete igarota aurkeztu beharreko txostena aurkeztu eta Epaimahaiak onartu ondoren

– % 30 epaimahaiak azken lana aurkeztu eta onartu ondoren.

Ikerketa sustatu eta kulturaren aberastasuneanjardutea

Jon Artabe Idazkaritza, Funtzio Publikoa, Gardentasuna eta Gobernu Onaren zinegotziak, eta Euskara, Berdintasuna eta Arkalaz! -en koordinatzaileak, azpimarratu du beka hau aukera paregabea dela euskal literaturaren alorrean ikerketa sustatzeko eta gure erkidegoaren kultura aberasten laguntzeko. Horregatik, interesa duten pertsona guztiak animatu ditu parte hartzera, esparru garrantzitsu honetako ezagutzak aurrera egin dezan.

+ Irakurri

‘Bosteko 2024’ erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon izango da urriaren 15ean

septiembre 17, 2024

“Karratu Beltz Leuna” izeneko erakusketak Leioan hasi du gaur bere ibilbidea eta ondorenAmorebieta-Etxanori emango dio lekukoa, non Zelaieta Zentroan bisitatu ahal izango denazaroaren 3ra arte. Gaur goizean, “Bosteko 2024” erakusketa ibiltariaren edizio berria aurkeztu da Leioan. “Karratu Beltz Leuna” izenburupean,

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera