Zornotzan

Kultura

“Ibiliaz ezagutu”

Udazkeneko `Ibiliaz ezagutu´ programari hasiera emateko, gogora ekarriko da beste urte batez Andrés Espinosa mendizale zornotzarra 

•  Mendizale zornotzarraren jaiotzaren 120. urteurrena da aurtengoa, eta honen omenez PR Espinosa urriaren 14an egingo da, ‘Ibiliaz Ezagutu’ programaren baitan. Familian egiteko aproposa den ibilbidea ere egun berean egin ahal izango da. 

•  ‘Ibiliaz ezagutu’ programak beste hainbat ibilaldi ere izango ditu aurten, guztiak Espinosak ondotxo ezagutzen zituenak. Urriaren 21ean eta 28an, eta azaroaren 4an izango dira.

•  Joan-etorria egiteko autobus zerbitzua egongo da. Izena Zelaieta Zentroan eman beharko da, irteera bakoitza baino bi egun lehenago, beranduen jota.

Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatuta, abian da `Ibiliaz ezagutu´ programaren edizio berria, udazkenekoa. Lau ibilbide izango dira, euskaraz gidatuak, eta guztietan kirola egin bitartean, natura eta ondare ingurunea ezagutzeko aukera izango da. Aurrenekoa urriaren 14an izango da, eta aurten, Andrés Espinosaren omenez antolatzen deneguna integratu da ‘Ibiliaz Ezagutu’ programan. PR BI-74 izango da beraz lehenengo etapa, urteroko ekitaldia ekimen honekin integratuz. Irteeran parte hartu nahi duten herritarrek urriaren 4a eta 10 bitartean egin ahal izango dute www.amorebieta-etxano.eus webguneko ‘izen emateak’ atalean.

Udalak gogorarazi du Andres Espinosaren omenezko ibilaldia urriaren 1ean zela egitekoa, nahiz eta azken orduko aldaketak medio atzeratu eta ‘Ibiliaz Ezagutu’ programan gehitu den. Halaber, antolatzaileek barkamena eskatu diete parte hartzeko interesa izan eta bertaratu ziren guztiei.

Andres Espinosaren omenez, Jauregibarria parketik abiatuta bi ibilbide

Beste urte batzuetan bezala, ekimen honetan parte hartu nahi dutenek bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute. Andrés Espinosaren izena duen 22,6 kilometroko ibilbidea egin nahi dutenek 08:00etan dute irteera ordua,Jauregibarria parketik. Hala ere, badago 6 kilometroko ibilbide bat, familiartean eta etxeko txikiekin egiteko aproposa; 10:00etan irtengo da, baita ere Jauregibarria parketik. PR BI-74 izeneko trazadura homologatuta da azken hau eta hiru interpretazio-mahai ditu. Animatzen diren zornotzarrek gidari batekin egingo dute ibilbidea, euskal mendizalearen bizitza eta abenturak azaltzeko.Amorebieta-Etxanoko Udalak gogorarazi nahi du aisialdirako proposamen hau adin guztietako pertsonentzat dela egokia, ondo bereizitako bi zati baititu: batetik, sinplea eta erosoa dena, eta, bestetik, luzeagoa eta gogorragoa dena. Horregatik, memorial honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu zornotzar guztiak.

Espinosa, aitzindaria

Andrés Espinosa euskal mendizaletasunarekin lotutako pertsonaia berezienetako bat da, eta baita aitzindarietako bat ere. 1903an Amorebietan jaioa, gaztetatik erakutsi zuen mendiekiko maitasuna bere inguruko gailurretan. Ondoren, penintsulako mendikate handiei egin zien aurre, eta Urriellu tontorra (1928) bakarrik eta sokarik gabe eskalatu zuen lehen pertsona izan zen. Geroztik, igoerak konpainiarik gabe egiteak egin zuen ezberdin.

Urtebete geroago, glaziar bat zapaldu gabe, Mont Blanc eta Cervino mendiak igo zituen. Matterhorn mendia aurretik beste mendizale batzuek eskalatua izan bazen ere, aurrenekoa izan zen sokarik gabe igotzen. Igoera hauen ondoren, bere bizitzari bira eman zion eta, 1930ean bere aitarengandik jasotako ehun-negozioa saldu egin zuen, munduan zehar bidaiatzeari ekiteko: Egipto, Arabia, Afrika (Kilimanjaro igo zuen bertan), Maroko… Baliabide ekonomikorik ez izateak eta ondoren eztanda egin zuen Gerra Zibilak, bere bizitzaren norabidea aldatzera eraman zuen Espinosa. Bere proiektu handiak behin betiko alboratu behar izan zituen, eta inguruko mendietan ikusi ohi zuten, mendizale anonimo gisa. 1985ean hil zen, bizitza osoan omenaldi edo errekonozimendu publikoei uko egin eta gero.


Hainbat ibilbide

‘Ibiliaz ezagutu’ programaren gainerako ibilaldiak, ohi bezala burutuko dira. Urriaren 21ean eta 28an, eta azaroaren 4an egingo dira. Guztiak goizeko 08:00etan hasiko dira eta Nafarroa aparkalekua izango da abiapuntua. Amorebieta-Etxanoko Udalak autobus zerbitzua jarriko du etaparen irteera eta amaiera lekuetara joan-etorria egiteko.

Koldo Bilbao Kultura, Kirol eta Herritarren Segurtasuneko zinegotziak gogoratu du, oro har, jarduera fisikoa egitearenonurak handiagoak direla honek sor ditzakeen arriskuak baino: «horregatik animatzen ditugu zornotzarrak zailtasun ertaineko irteera hauetan parte hartzera. Ariketa egiten duen herritarrarentzat garrantzitsua da jakitea bere egunerokoan arriskurik ez duten jarduerak barneratu ditzaketela; segurtasuna bermatzeko helburuarekin, beharrezko diren neurriak hartzen ikasiko du. Udaletik proposatzen ditugun ibilbide hauek aproposak dira gure ingurunea ezagutzeko eta bide batez, kirola egiteko».

Andrés Espinosak ondo ezagutuko zituen parajeak

Bigarren martxa urriaren 21ean egingo da; Amorebieta-Etxanon autobusa hartu eta Dimara iritsiko dira ibiltariak, bertatik abiatuko baitira. Aurreneko etapa honek 15kilometro izango ditu, eta Durangaldeko hiriburura joko dute, inguruan dituen kareharrizko mendien artean begirada galduz.

Urriaren 28an izango den hirugarren etapako 11,5 kilometroek, berriz, Durangotik Durangora eramango dituzte parte hartzaileak. Amorebieta-Etxanotik hurbil dagoen Durangok, eskualdeko biztanle-gunerik handiena izanik, ondo merezi du bere bazter eta txokoak ondo miatzea, Mugarra haitz ederraren begiradapean.

Azken irteera azaroaren 4an izango da, eta Durangotik Elorriorako bidea, 15 kilometroko ibilaldia. Eskualdearen hiriburua bizkarrean utzita, Elorriorantz bideratuko dituzte parte hartzaileek pausoak, Durangaldeko haitzek inguratuta, baserri eta landa ederren artean, hiri dotore eta historiadunera iristeko.

Izen ematea, Zelaieta Zentroan

Hiru ibilbide hauetakoren batean parte hartu nahi dutenek Zelaieta Zentroan eman behar dute izena, irteera bakoitza baino bi egun lehenago gutxienez, plaza kopurua mugatua baita. Era berean, Udalak gogorarazi du martxa horietan parte hartzeko beharrezkoa dela Ametx txartela, Zelaieta Zentroan bertan eska daitekeena.

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera

Ganbera musikaz beteko dira iraileko asteburuak, Eleizetan kontzertu zikloaren eskutik

septiembre 5, 2024

Iaz bezala, ganbera musikak hartuko ditu iraileko asteburuan aurten ere, Eleizetan kontzertu zikloarenospakizunarekin. Ziklo hau udalerriko hainbat eliza eta ermitatan egingo da, ganbera musikarenedertasuna eta soinuaren kalitatea nabarmentzeko ingurune goxo batean eskainiz. Aurtengo egitarauak artista eta musika talde ugari biltzen