PINTTO PINTTO, Miren Larrea zornotzarraren lan berria

Gure irudipen kolektibotik datorren Pintto txakur maitagarrian oinarriturik dagoen txotxongilo eta aktoreen lana da. Miren Larrea zornotzarrak eta Valentina Raposo txiletarrak osatuta dagoen ANITA MARAVILLAS Teatro txotxongilo konpainiak dakarkigu lan berri hau. Zornotza Aretoa kolaboratzaile eta Portal 71 produktore du lan honek.

Miren Larrea zornotzarra gaztetatik hasi zen antzerki munduan. Lehendabizi ipuin kontalari moduan, gero Elgoibarreko Taupada antzerki konpainarekin izan zen. Bartzelonara bideratu zuen bere bizitza eta txotxongiloak egiten ikasi zuen Herta Frankelen etxean. Bertan ezagutu ziren Miren eta Valentina eta 2005. urtean bien artean konpainia bat sortzea erabaki zuten; ANITA MARAVILLAS.
9.2 (Copiar)

Pintto txakurra Zornotzan jaio da. Izan ere, aurreko ikuskizunetan bezala (Blue Bird; Sarean sun sun; Los sueños de Leonor) bere tailerrean sortzen dira Anita Maravillasekoen pertsonaiak, egur zati batean dute sorburu, eta bertatik jaio eta hazten dira. Konpainia honen atal garrantzitsu bat txotxongiloak egitea da. Honako bezeroak izan dituzte: Octubre Teatral «La Vampira del Raval» obran, Cia Miguel Angel Berna Centro Aragonés de Danza «Berna se escribe con J», Taller del Parc de Jordi Bertrán «El Barret Foradat», Monty Python «Spamalot», Markeliñe «Cuentos de Arena» eta Morena Films ekoizpen etxea «Los últimos días» luzean.
Azkenaldi honetan entsaioak egiten izan dira, Jabi Renobales eta Ivan Alonso zuzendaritzapean. Fran Lasuen musikaz arduratu da. Euren lana umetxoentzat eta nagusientzat da. Anita Maravillas taldeak Sareako antzokietara eramango du ikuskizuna,guztira 22 funtzio dituzte kontratatuta. Gozatu azaroaren 7an Zornotza Aretoan.

2015/11/7 larunbata 18:00etan
Konpainia : ANITA MARAVILLAS – Teatro&Portal 71
Aktoreak eta txotxongiloak: Miren Larrea, Valentina Raposo
Musika: Fran Lasuen
Jatorrizko ideia: Anita Maravillas Teatro
Zuzendaritza: Jabi Renobales, Ivan Alonso
Prezioa: 4 €
Iraupena: 50′

Artículo anteriorHALLOWEEN EN AMOREBIETA
Artículo siguienteAcuerdo por unanimidad para la modificación puntual de las NNSS de Astepe