Zornotzan

Kultura

OTSAILAK 8: BASOKOIPETSU EGUNA SAN BARTOLOME AUZOAN

Otsailaren 8an, domekan, BASOKOIPETSU EGUNA ospatuko da San Bartolome Auzoan, Nañon Zorrontzan Euskeraz taldeak antolatuta. Domeka horretan, goizeko 10etan izango da zita, Kalbario Plazan, oinez joateko San Bartolome auzoraino. Bertan, sua prest, eta sagardoa ere egongo da. Txerrikia, ogia, eta txitxiburduntzia egiteko zotzak norberak eroan beharko ditu.
Inauteri garaian, eta garizuma hasi aurretik, aspaldikoa da basokoipetsua egiteko ohitura Euskal Herrian, izen ezberdinak agertzen badira ere (Basokoipetsu, Kanpomartxo, Txitxiburduntzi,…). Hori dela-eta, ohitura horri eutsi gura diogu, goiz eder bat igaroz, euskaldunen artean!

+ Irakurri

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera

Ganbera musikaz beteko dira iraileko asteburuak, Eleizetan kontzertu zikloaren eskutik

septiembre 5, 2024

Iaz bezala, ganbera musikak hartuko ditu iraileko asteburuan aurten ere, Eleizetan kontzertu zikloarenospakizunarekin. Ziklo hau udalerriko hainbat eliza eta ermitatan egingo da, ganbera musikarenedertasuna eta soinuaren kalitatea nabarmentzeko ingurune goxo batean eskainiz. Aurtengo egitarauak artista eta musika talde ugari biltzen

‘BELATXIKIETAKO ERMITAREN 75. URTEURRENA’ Juan Martin Iriondo Yurrebaso

julio 8, 2024

Hurrengo belaunaldietarako ermita hori non, zer eta zergatik dagoen azaltzeko helburuarekin, 110 lekukok osatutako ikerketa emaitza da ‘75 urte Zazpitxaboletan’. Orain dela 75 urte Zazpitxaboletan ermita egin zen. Bai, gutxi batzuek bakarrik dakite Belatxikietako azpiko zelaiak Zazpitxaboleta izena duela. Izen