ONINTZE “Punta de partida” diskoa plazaratu du

Maila handiko abeslaria dugu Onintze. Orain argitaratu berri duen lanak izugarrizko kalitatea du. Atresmusic taldearen eskutik atera du lan hau eta Neox Discover programan finalisten artean aukeratua izan da. Aurretik “A la luz de la luna” abestia aurreratu zuen, Islandian grabatu zuen bideoklipa eta ikaragarri polita geratu zen.
Orain bigarren abesti bat entzuteko aukera dugu “A miles de kilómetros». Diskoa otsailaren 22an kaleratu zen eta orain promozioa egingo du. Otsailaren 23 Malagan izan da, martxoaren 1ean Bartzelonan, martxoaren 2an Bilbon eta 9an Valentzian.
“Grabazio osoa egitea erabaki nuen, profesionalekin eta Madrilera joan nintzen Paco Salazarren etxera grabatzera”. Paco Salazarren estudioan Dani Martin, Amaia Montero, Raphael, Nena Daconte, Georgina, etabar egon dira grabatzen. Elkarrekin lanean hasi eta 10 abesti aukeratu ondoren disko osoa grabatu zuten.
Bilbotarra jaiotzez eta zornotzarra bihotzez. Onintze abeslaria da txikitatik. Solfeo eta piano ikasi zuen eta nahiz eta arkitektura teknikoa egin, musika aukeratu du bizimodua ateratzeko. Kitarra klaseak ematen ditu eta horrela denbora du bere musika egiteko.
2005. urtean Seiren taldea sortu zuen Jokin de Lacalle zornotzarrarekin batera. Hiru diska plazaratu zituzten eta Gaztea irratiak errebelazio taldea izendatu zuen Seiren.
Disko honetan Jokinek lagundu dio letrak eta musikak egiten. Abestien letrak gaztelaniaz daude idatzita eta Onintzek bizitzako gauza arruntetaz hitzegiten dute; batzuk autobiografikoak eta beste batzuk asmatutakoak, baina denak bere ikuspegitik hartuta eta barneratuta.

Emaitza izugarria. Ikusi eta gozatu. Onintzeren lehen lana bakarrik.

Artículo anteriorReuniones plataforma 8 M
Artículo siguienteIZAR: 50 AÑOS DE APERTURA AL MUNDO