Zornotzan

Kultura

“NORA” Lara Izagirre zuzendariaren bigarren filma Zinemaldian estreinatuko da

Gaur jakirera eman denez, NORA pelikula Zinemaldiko irekieran izango da,2020ko irailaren 18an.
Lara Izagirre zuzendariak filma prest izango du Zinemaldiaren aurtengo estreinaldirako, Zinemira atalean.

Norak 30 urte ditu, aitona argentinar Nicolasekin bizi da eta bere lagun Meriren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkarian horoskopoa idazten du, baina bidaia-idazle izateko ametsa du. Aitona hil eta Dyane 6 zahar bat utziko dio hark oinordetzan. Oso gaizki gidatzen du, baina helmugarik gabeko road trip bat egitera abiatuko da Nora Euskal Herriko kostaldetik, aitonaren errautsak amonaren ondora eramateko. Ibilbideak berehala erakutsiko dio ez dela bidaiari petoa, eta zeukan ametsak berez ez duela zerikusirik berarekin, baizik eta aitzakia hutsa zela libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta, lehen aldiz, bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko.


FITXA
ZUZENDARIA
Lara Izagirre

ANTZEZLEAK
Ane Pikaza, Héctor Alterio, Loli Astoreka, Naiara Carmona, Ramón Barea, Klara Badiola, Kepa Errasti, Iñigo Aranbarri, Joseba Usabiaga, Aia Kruse, Peio Berterretche, Catherine Domain, June Isasi, Paul Correa, Hegoa Negueloua, Aizpea Goenaga, Tessa Andonegi, Nagore González, Ainhoa Artetxe, Joanes Passicot, Jean Marc Toto

HERRIALDEA
Espainia – Frantzia

+ Irakurri

‘BELATXIKIETAKO ERMITAREN 75. URTEURRENA’ Juan Martin Iriondo Yurrebaso

Hurrengo belaunaldietarako ermita hori non, zer eta zergatik dagoen azaltzeko helburuarekin, 110 lekukok osatutako ikerketa emaitza da ‘75 urte Zazpitxaboletan’. Orain dela 75 urte Zazpitxaboletan ermita egin zen. Bai, gutxi batzuek bakarrik dakite Belatxikietako azpiko zelaiak Zazpitxaboleta izena duela. Izen

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVI. edizioa

Igande honetan, uztailaren 7an, berriro ospatu zen Enrike Renteria pintura lehiaketa. Zornoza Arte eta Kultur Elkarteak antolatuta eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, Enrike Renteria pintura lehiaketa aurten bere bi modalitatetan egin da: Zintzilik. Herriko balkoietan zintzilik ikusgai egongo diren loneta margotuak

Musikaren Europako Egunarekin bat egingo du Amorebieta-Etxanok hainbat kontzertu eta musika-jarduerekin

Musika Bulegoak antolatutako programaren baitan emanaldi eta musika-jarduera desberdinak eskainiko dira ekainaren 19an eta 20an. Ekainaren 21ean Musikaren Europako Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Musika Bulegoak, kultur eragileekin eta erakundeekin batera, musika-jarduerak eta -emanaldiak antolatu ditu Bizkaiko, Gipuzkoako eta