“Martz”-en grafitiak ez ezabatzea eskatu dute

Oposizioko EH Bildu alderdiak, artista honen obrak ez ezabatzea eskatu du. “Amorebieta-Etxanoko Udal Gobernuak aginduta, badira hilabete batzuk Martz artista zornotzarraren grafitiak gure herriko kaleetako hormetatik ezabatzen hasi zirela. Zergatik? Zertarako? Nori egiten zaio kalte horma gris bat kolorez jantzita?”

“Sormen maila altuko lanak dira; sarri, gogoetarako balio dutenak. Ildo berean, herri “polita” izatearen kultura hain errotuta dagoen pentsamoldeari ekarpena egiten dioten adierazpen artistikoak direla uste dugu, gure inguruari beste bizitasun bat emanda”.

“Horrela, bada, ez gaude ados herriko hormetan egindako irudiak ezabatzearekin, marrazketa horiek ez baitira inoren aurkakoak, ezta ezeren aurkakoak ere”.

EH Bilduren ustez, adierazpen askatasunaren aurkako eraso baten aurrean gaude.

Duela bi hilabete, Hilero Zornotzan aldizkarian Martzel Nascimentok Zelaieta zentroan egin zuen erakusketaren berri eman genuen, eta era berean, garbiketa zerbitzuek bere margoak ezabatzen zituztela eta, zornotzar honek egindako grafitia erakutsi genuen. Salaketa zorrotza artista honek egindakoa, duda barik.

Artículo anteriorAmorebieta roza los 100 infectados
Artículo siguienteEl grupo «Y Punkto» estrena en youtube «Pasado, Presente, Extinción», un tema sobre la cuarentena