Kultura eta kirol zerbitzuen irekiera Amorebieta-Etxanon

• KZ Gunea, Zubiaur Musika Eskola eta Larreako Kiroldegia irailaren 14 zabalduko dira

KZ GUNEA

Babes-manpara, hidrogela eta behegaineko markak ezarri dira. Erabil daitezkeen ordenagailuen kopurua mugatu egin da, pertsonen arteko segurtasun distantzia bermatzeko, eta erabili ezin direnak prezintaturik daude. Desinfekziorako produktua dago instalazioan.

Kartelen bidez adieraziko dira segurtasun neurri orokorrak eta gehienezko aforoa. Zerbitzurako ezartzen den ordutegiaren barruan, eta ekipoak erabili ostean, bertako hezitzaileek ordenagailuak eta gainerako gailu guztiak desinfektatuko diru. Bai eta aulkiak ere. Kzguneko langileek instalazioa aireztatuko dute.

ZUBIAUR MUSIKA ESKOLA

Irailaren 14an hasiko dira klaseak. Zubiaur Musika Eskola kudeatzeko dagoen enpresak kontingetzia plana aurkeztu du.

Noranzkoak adierazten dituzten seinaleak jarri dira zentroan. Harreran segurtasun manpara ezarri da, bai eta segurtasun-distantzia bermatzeko marrak ere. Ikasleei tenperatura hartzeko termometroak daude. Bi peana jarri dira, gel hidroalkoholikoa jartzeko bertan.

Ikasgela guztietarako desinfekzio produktua jarri da. Haize-instrumentuetako klaseetan erabiltzeko paper xurgatzailea eraman da. Haize instrumentuak jotzen dituztenentzako babes pantailak (12) erosi dira. Taldeak berrantolatu egin dira, espazioetako bakoitzean gehienez sar daitezkeen pertsona kopuruak errespetatuaz. Ez da dantza klaserik emango oraingoz.

Jarduteko erari buruzko informazio zehatza behar izanez gero, harremanetan jarri Zubiaur Musika eskolarekin: 946301510 / zubiaur@amorebieta.eus

LARREA KIROLDEGIA

Larreako igerilekuak irekiko dira. Aldez aurretiko hotzordua, telefonoz edo bertara joanda, egun bi arinago gehien jota. Segurtasuneko jarraibide orokorrak: Zelaietakoen modukoak. Seinaleak eta informaziorako kartelak ezarri dira instalazioan

Aforoa:

Igerileku handia: 20 lagun / orduko (bi kale bakoitzean).
Igerileku txikia: 8 lagun / orduko (bi nagusi, hiruna umerekin gehienez).
Ezinbestekoa da maskara erabiltzea, dutxan eta igeri egitean izan ezik. Erabiltzaileei tenperatura hartuko zaie harreran. Igeri egiteko denbora-tartea: 45 minutu. Kiroldegian ordubetez egon ahalko da gehien jota.

DEBEKATUTA dago takillak eta instalazioko ile-lehorgailuak erabiltzea. Derrigorrezkoa plastikozko poltsa erabiltzea norberaren gauzak igerilekura eramateko. Maskara plastikozko poltsa horretan sartu behar da igeri egiten hasi aurretik.

Orduak: 8:00; 9:30; 11:00: 12:30; 14:00; 15:30; 17:00; 18:30; 20:00

Artículo anteriorMorci brilla en su debut en liga
Artículo siguienteHoy se ha abierto la nueva zona de juegos infantiles de Larrea