Zornotzan

Kultura

JULEN JIMENEZ, Aktorea eta dantzaria

Betidanik antzezpena izan du gustokoa, Markeliñek antolatzen duen Zugan Ni festibalean lau urtez parte hartu du eta Arte Dramatikoa ikasi du Bilboko Anima Eskolan. Honen ostean Madrilera bideratu ditu bere pausuak tranning aktorala egiteko, Juan Codina aktorea eta zuzendariaren gidaritzapean. “Lana bilatu arte asko ikasi eta prestatu behar dot. Konpainia baten noiz behinka lan egiten dot baina oso zaila da bakarrik aritzea, horregaitik ordezkari baten eskuetan jarri naz, kastingetara joaten naz, amua beti prest”.


Madrilen aukera gehiago daude, telebistako telesaieletan, antzerkian, zinea… baina kontaktoak derrigorrezkoak dira. Ogibide hau ez da bestelakoak bezala, lan bat aurkitzen baduzu beti da epe mugatua, hemen ez dago mugagabeko kontraturik. “Psicologikoki oso gogorra da, baina horrela da gure mundu hau”.
Julen aktore izateaz gain, dantzaria ere bada. 8 urtez izan da ikasten eta Euskaldunan bi operetan parte hartu du dantzari taldean, Barbero de Sevilla eta horrelakoak. Horregaitik dauzka gustokoak antzerki musikalak eta entrenamentuak egiten ditu, bai dantzan baita gimnasioan ere. “Prestakuntza ona izatea oso garrantzitsua da eta bestalde nik uste dot pertsonai asko irudikatzeko kapaz nazela. Nire aurpegia lan ezberdinetarako dezente moldatu dezaket”.

+ Irakurri

‘Bosteko 2024’ erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon izango da urriaren 15ean

septiembre 17, 2024

“Karratu Beltz Leuna” izeneko erakusketak Leioan hasi du gaur bere ibilbidea eta ondorenAmorebieta-Etxanori emango dio lekukoa, non Zelaieta Zentroan bisitatu ahal izango denazaroaren 3ra arte. Gaur goizean, “Bosteko 2024” erakusketa ibiltariaren edizio berria aurkeztu da Leioan. “Karratu Beltz Leuna” izenburupean,

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera