Ipuin lehiaketaren irabazleak

SACZ elkarteak antolatutako XXIV. Ipuin Lehiaketaren sariak banatu zuren atzo. Elkartearen egoitzan ospatutako ekitaldian honako hauek izan ziren irabazleak:

Maialen Esparza, Ane Makazaga, Malen Arexolaleiba, Ireia Iturrioz, Naroa Iturrioz eta Maialen Ansotegi. Zorionak!!!

Urtero lez Sociedad Artístico Cultural Zornoza-k Zornotzako ikasleentzako antolatzen dauan  Idazlan Lehiaketa burutu dau. Ekintza hau Euskararen Egunaren ospakizunarekin bat egiteko asmoarekin, sari banaketaazaroroaren 30-ean ospatu da.

Herrian dagozan 6 ikastetxeen partaidetzarekin (Andra Mari Ikastola, Karmelo Ikastetxea, Karmengo Ama Ikastetxea, Larrea Ikastetxea, Lauaxeta Ikastola eta Urritxe Institutoa) , XXIV. edizioak aurrera egin dau.

Idazlanak azaroaren 13-an aurkeztu behar ziran eta guztiak hasiera berdinari helduta gai librea jorratu ahal zuten. Aurten istorioen hasiera honako hau izan da: “”Ganbarara igo nintzen, urteak ziren ez nintzela han egon…”.

Guztira, 3 mailatan sailkatutako lehiaketan, 350 ikaslekparte hartu dabe: 11 urte arteko mailan 132 ikasle, 169ikasle 12 eta 14 urte bitartekoan eta, azkenik, 49 ikasle 15 eta 18 urte bitarteko mailan.

Edizio honetan azpimarratzekoa da kategoria guztietan partaidetza gora egin daula eta aurkeztutako lanak 2022 baino 143 lan gehiago izan direla. Eskertzekoa da ikastetxe ezberdinetan irakasleak gazteek parte hartu dagien egindako lana.

Epaimahaia lanetan, urtero lez, Zornotzako Udal Euskaltegiko irakaslegatik osatutako taldearen laguntza izan dogu. Aurtengo lanak zuzentzerakoan, 12 eta 14 arteko gazteak aurkeztutako lanen kalitateak eta orijinaltasunak harritu dauz.

Sarituak hauxek izan dira:

➢ 11 urte arteko maila:

• Lehen saria: Malen Esparza Sola. “Itsasoaren itzulera”.

• Bigarren saria: Ane Makazaga Santamaría. “Adorea eta ausardia”.

➢ 12 eta 14 urte bitarteko maila:

• Lehen saria: Malen Arexolaleiba Ayo. “Mutil Misteriotsua”.

• Bigarren saria: Izeia Iturrioz Torre. “Hiru aukeratuak”.

➢ 15 eta 18 urte bitarteko maila:

• Lehen saria: Naroa Iturrioz Lauzirika. “Ganbaran aurkitzen dena”

• Bigarren saria: Maialen AnsotegiRodríguez. “Oroitzapenen kutxa”

Sari banaketa ekitaldia Elkarteko egoitzan burutu da. Ekitaldira, irabazleak gain, familiartekoak eta lagun ugari hurreratu dira. Irabazleak saria jasotzerakoan euren lanen zatitxo bat irakurri dabe bertaturakoen gozamenerako. 

Artículo anterior‘20.000 especies de abejas’ logra 15 nominaciones a los Premios Goya
Artículo siguientePrograma navideño diverso y emocionante