Inauteriak datoz Zornotzara

Amorebieta-Etxano prest da musikaz, kolorez eta alaitasunez betetako inauteriak bizitzeko  

● Udalerri zornotzarrak otsailaren 9tik 13ra bitartean ospatuko ditu aurten inauteriak.

Amorebieta-Etxanoko Udalak 2024ko Inauterietako kartela aurkeztu du; aurten otsailaren 9tik 13ra izango dira. Edizio berri honetako programak ere Amorebieta-Etxanoko kaleak kolorez, musikaz eta alaitasunez betetzea du helburu. 

Egitaraua zehaztu aurretik, Ainhoa Salterainek, Amorebieta-Etxanoko alkateak, hitz batzuk partekatu nahi izan ditu: «Inauteriak gure egutegian preziatuak diren jaiak dira, herritarrek bat egiten dute urte garai honetan, jai hauek duten ezaugarri bereziekin: mozorrotzeko sormena eta umorea agerian uzten dituzte. Aurten, adin guztietarako pentsatutako hainbat jarduera aurki ditzakezue programan, eta bertan, herritar guztiek izango dute dibertsiorako aukera, txiki, gazte zein nagusienek. Amorebieta-Etxanoko kaleak musikaz, desfilez, tailerrez eta ikuskizunez beteko dira, eta zalantzarik ez dut, jai giroa nonahi izango da». Horrela, Salterainek kalera ateratzeko deia egin die herritarrei, antolatutako ekintzetan parte hartzera eta inauteriak gogo biziz bizitzea.

Programazio zabala

Amorebieta-Etxanoko 2024ko Inauterien programazioarekin jarraituz, Kultura, Kirol eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzia den Koldo Bilbaok otsailaren 9tik 13ra egingo diren jardueren berri eman du.

Jaia Perubeleren etorrerarekin hasiko da, 19:00etan, eta honek markatuko du Inauterien hasiera. Pertsonaia maitagarri hau Zelaietako kioskotik irtengo da eta, Udazken taldeko gaiteroekin batera, kalejiranjoango da Zubiondora. Zubiondo parkera bertaratzen direnek gainera, sagardoaz eta txorizoaz gozatzeko aukera izateaz gain, ‘Zutik’ taldeakalaitutako erromeriarekin dantzatzeko aukera izango dute.

Zornotzar txikienei dagokienez, Koldo Bilbaok azaldu du bereziki haur eta gazteei zuzendutako jarduerak antolatu direla edizio honetan, aisialdirako eta sormenerako espazioak eskaintzeko asmoarekin: «jarduera horien artean Ludotekan antolatutakoak daude. Ludotekan bi eskulan tailer eskainiko dira, eta horietako bat Perubeleri eskainitakoizango da; izen-emateak eskuragarri daude dagoeneko Gazte Bulegoan. Gainera, Inauterien azken egunean, photocall bat jarriko da, eta bertan, mozorroen argazkiak atera eta inauterietan bizitako unerik dibertigarrienei argazkia atera eta beraiekin eramateko aukera izango dute. Gainera, aurten ere ez dira faltako Porrotx eta Marimotots eta Goazen 10.0 taldeen emanaldiak. Azkenik, Zubiondo parkeahaurrentzako bi ikuskizunen agertoki bihurtuko da: ‘Gora bihotzak’ eta ‘Kattalinen bidaia’; hala, etxeko txikienek entretenimendua eta une magikoak bizitzeko aukera berezia izango dute».

Musikak garrantzi handia izango du Amorebieta-Etxanoko 2024ko Inauterien ospakizunean. Koldo Bilbaok azaldu duenez, Amorebieta-Etxanoko kaleak erritmoz eta alaitasunez beteko dituzten hainbat emanaldi eta kontzertu aurki ditzakete herritarrek programan: «ostiralean, aipatu dudan moduan, erromeria izango da Zubiondon;otsailaren 10ean, larunbata, Udabarri taldeak inauterietako dantzak girotuko ditu; Zornotzako Musika Bandak, berriz, Inauterietako ohiko kontzertua eskainiko du Kalbario kalean eta Euskal Herria eta Harrisonplazetan, zornotzarrak festan murgilduz. Larunbat arratsaldea ere musikaz beteta egongo da, Triki Piu PandKaraoke Ibiltaria eta Ainhoa Dj-aren emanaldiekin. Beraz, gustu guztietarako entretenimendua bermatua dago».

Amaitzeko, Bilbaok azpimarratu du Nafarroa Zentroak ere bat egingo duela Inauteriekin: «hilaren 9an hasiko dira jarduerak, DJ Koldok animatutako mozorro-festa batekin; sari-banaketa bat ere izango da,eta bikote onenak bidaia bat irabaziko du. Gainera, azken eguneanphotocall bat ere izango da, Volkswagen hippie batez lagunduta. Eta hori gutxi balitz, Survival Hippie Drag ikuskizuna ere antolatu dute, zentroko erabiltzaileen eta profesionalen dibertimendua eta parte-hartzea bermatzen dituen jaialdia».

Inauteriei amaiera Perubelek emango die, Zubiondotik Zelaietako kioskora kalejiran egingo duen itzulerarekin. Oraingoan, Udazkentaldeko gaita joleez gain, Zinbulu dantza bertikala taldea ere arituko da, musika tradizionalari ikuskizun bisuala gehituz. «Jarduera hauekinguztiekin, Amorebieta-Etxano prest da musikaz, kolorez eta alaitasunez beteriko Inauteriak bizitzeko «, amaitu du Kultura, Kirol eta Herritarren Segurtasuneko zinegotziak.

Artículo anteriorActividades organizadas en el primer trimestre del año en el folleto ‘Zornotzan, actividades’
Artículo siguienteKorrikaren 23. edizioaren harira izugarrizko programazioa Zornotzan